Urteko 4. igandea B ABESTIAK 2018-01-28

SARRERA

Bihotz batez elkarturik
“zugana gatoz, Jauna!” (2)

Emaguzu zure argi,
grazi (e)ta maitasuna:
entzun arren Jauna!

AINTZA

Aintza zeruan (3),
Jaunari.
Eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari (2).

SALMOA

Entzungo ahal duzue gaur
Jaunaren mintzoa:
“Ez gogortu zeuen bihotza”.

Zatozte, pozez oihu degiogun Jaunari,
txalo degiogun salbamen dugun harkaitzari.
Hurbil gakizkion aurrera esker-kantuekin,
jai degiogun txalo
eta eresiekin.-R/

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Ilunpean zebilen herriak
argi handia ikusi zuen;
herio-itzalpeko
lurraldean zeudenei
argia agertu zitzaien.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena.
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi Zure izena;
etor bedi Zure erreinua,
egin bedi Zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
ETA EZ UTZI GU TENTALDIAN ERORTZEN
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Aita Jaungoikoak deitzen gaitu.
Bera da gaixoen janari.
Beragan dugu bai guk aurkitzen
osasun ta bake ugari.

Denok gaur jaten baldin badugu
ogi bat mahai santu batean,
ezin izan gorroto haserrik
gaurtik behin ere gure+artean.

Jauna begira beti daukagu,
eskuak zabaldurikan.
Beraren bidetik joan behar dugu
ta+eseri beraren mahaiean.

AZKENA

Agur Jainkoaren
Ama maite ederra,
“zeruko atea,
itsasoko izarra” (2).