GELDI ZAITEZ
NIREKIN
https://youtu.be/wGTmVUnF
Jauna, geldi zaitez gaur nirekin,
eta gidatu zuk nire pentsamenduak eta nire desirak,
nire egintzak eta nire egitasmoak.
Gidatu nire urratsak
arin ibil daitezen nekatuen eta bihozgabetuen bila.
Gidatu nire eskuak
bidean galdu direnen bidelagun izan daitezen.
Ireki nire besoak,
besarkatu ahal ditzadan bakarrik eta esperantzarik gabe sentitzen direnak.
Gidatu nire begiak
eta jarri erne nire belarriak neure anai-arreben intziria entzuteko.
Emadazu bihotz samur bat, bereizkeriarik gabe maitatzeko gai.
Gure Aita,
zure zainpean ipini nahi dut neure atsedena eta maite-maite ditudan guztiena.
Zure eskuetan ipini nahi ditut, bai gure lur hau,
bai geure herriak,
bai geure mundu hau, hainbat indarkeriak joa,
hainbat hondamendik, hainbat gerlak, hainbat zuzengabekeriak joa…
Argitu, Jauna, lurreko boteretsuen gogoa eta bihotza.
Ahal dezadala beti, zure laguntzarekin,
eskuak ireki naizena eta dudana partekatzeko
eta zure laguntzarekin ikusi ahal dezadala mundu berri baten egunsentia.
Eskerrak, JAUNA. AMEN.
Ez zaitez ahaztu zoriontsu izateaz!
Ireki zeure leihoa.
Hartu arnasa, kontemplatu lore hori, arbola hori, zeru hori-
Zeure mendietako gainalde eder hori, ibaiak, ibarrak,
…
Dasta itzazu.
Gozatu, dardarazi zeure gorputz guztia.