Jesusen Bataioa B ABESTIAK 2018-01-07

SARRERA

Kristorekin guk fede bera,
Bataio bera, bera Jainkoa,
jaunen Jauna, guztien Aita.

Gorputz batean zati asko,
bihotzez bat, Espiritua
bat eman digu Jainkoak.
Hargatik, gora diogu….R/.-

Erakusten du / hau dela gure bidea,
egin dezagun / batasun eta bakea:
hargatik gora diogu.-R/.

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik / osasunaren iturritik.

Jauna da nire / Jaungoiko eta / salbatzaile,
lasai nago ni, / beldur gabe.-R/

Jainkoa baita / nire indarra / (e)ta kemena;
bera, salbatu / ninduena.-R/.

Eskerrak eta / gorazarre+eman / Jainkoari,
dei egin haren / izenari.-R/.

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan, aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea, lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea, lurrean gizonari.

SALMOA

Jauna da gure / salbatzailea.
Gure indarra / eta bakea.

Eman, Jainkoaren seme-alabok, Jaunari,
eman ospe eta indar Jaunari.
Eman ospe Jaunari bere izenaren ederrez,
jauretsi Jauna apaindura deunez.-R/

ALELUIA

Aleluia aleluia.

Zerua zabaldu / eta Aitaren ahotsa entzun zen:
«Hau da nire Semea, / nire Maitea.
Entzun iezaiozue».-R/

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin / zeruko kanta ederrena:
Santua, Santu, Santua zara, / Jaungoiko Jaun eta onbera.
Zeru (e)ta lurrak goresten dute, / goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan, / hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti / guregana datorrena.

JAUNARTZEA

Aita Jaungoikoak deitzen gaitu. / Bera da gaixoen janari.
Beragan dugu bai guk aurkitzen / osasun ta bake ugari.

Denok gaur jaten baldin badugu / ogi bat mahai santu batean,
ezin izan gorroto haserrik / gaurtik behin ere gure+artean.

Jauna begira beti daukagu, / eskuak zabaldurikan.
Beraren bidetik joan behar dugu / ta+eseri beraren mahaiean.

AZKENA

Agur, Jainkoaren / ama maite ederra,
zeruko atea, / itsasoko izarra (bis).

Itsuak argitu, / lotuak askatu,
ongiak eman ta / gaizkiak hondatu (bis).