Urteko 33. igandea A ABESTIAK 2017-11-19

SARRERA

Zeru-lurren egile zeran
Espiritu Santua:
zatoz eta bete bihotzak,
“piztu gugan maite-sua” (2).

Behartsuen Aita zaitugu,
lanpean atsedena.
Nahigabean gure barrengo
poza sortutzen duena” (2).

EDO

R/. Jesus, munduko argia,
Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko bizia.

Gure bihotz barruan,
piztu zure argia;
gaitezen gu munduan
argi Jainkoz betia.

AINTZA

Aintza zeruan, aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Bai dohatsu
gau ta+egun Jaunaren legea
hausnartzen duena.

Dohatsu, Jaunaren beldur dena,
haren bideetan dabilena!
Zure eskuen lana baituzu jango,
zoriontsu izango zara
eta ongi zaizu joango.-R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Zaudete nigan
eta ni zuengan,
dio Jaunak;
nigan dagoenak
fruitu asko ematen du.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena,
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera.
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Sinesten dut, Jauna,
sinesten dut!
Bihotz barrenean
gorderik zaitut;
nahigabean ere
hauxe esango dizut:
Sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

Itxaro dut, Jauna,
itxaro dut!
Zugan usten du(e)nik
uzten ez duzu.
Poz (e)ta atsekabean
dei egingo dizut:
Itxaro dut, Jauna,
itxaro dut.

Maite zaitut, Jauna,
maite zaitut!
Naizen oso-osoa
zuri damaizut;
zurekin zerura
bizitzea nahi dut:
Maite zaitut, Jauna,
maite zaitut.

AZKENA

Ama maite Maria, egiguzu lagun
zure bitartez Jesus ikusi dezagun,
zure bitartez Jesus ikusi dezagun.

Zu Jaunaren Ama ta / gure Ama ona,
entzun Elizarekin / eskatzen duguna:
eman zure fruitua, / gure Osasuna,
isur zure Semea, / Jaun errukiduna,
bera bakarrik data / salbatzaile Jauna.-R/.-