Urteko 32. igandea A ABESTIAK 2017-11-12

SARRERA

[Ez dakit ondo osatzen garen (Arratiako Eliza 2017-11-08)
Behartsuen egunerako bertsoak
Bertsoak: Angel Mari Peñagarikano
Kantaria: Martina Elizpuru (Doinua. Nirean WONDERSHARE)
Doinua: Mutil koxkor bat itsuaurreko. https://www.youtube.com/watch?time_continue=98&v=kjHUP9M26F0 +

1.-Ez dakit ondo osatzen garen
sinesmenez edo fedez,
Aita Santuak esan dauena
ausnar dagigun mesedez,
gaurko mundua ipini dogu
hankaz gora ta aldrebes,
pobreak holan geratu dira
ez laguntza ta ez babes,
mundu hontako ondasun gehien
gitxi batzuk jaten dabez.

3.-Batzuk daukie sabela eta
sakela ondo betea,
ta beste batzuk sakela hutsik
ta gatxa zerbait jatea.
Eskuzabala izatea ez da
“Kristaua naiz” esatea.
Kristautasuna ez da bakarrik
mezetara joatea,
kristautasunak oinarri dauka
behar dabenei emotea..

AINTZA

Aintza zeruan, aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Zure egarriz daukat gogoa,
Jauna, ene Jainkoa.

Jainko, nire Jainko zaitut,
goizetik nabilkizu bila,
zure egarriz daukat gogoa,
zure irrikaz haragia,
lur idor, egarri, ur gabe irudia.- R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Zaudete erne,
uste ez duzuen orduan
etorriko zaizue-eta
Gizonaren Semea.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena,
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera.
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik

JAUNARTZEA

Sinesteko mirari
hain harrigarria,
ogiaren irudiz
Jesus estalia,
Jesus bera gurtzen dut
aldare gainean
Jesus bera jaten dut
egiz jaunartzean.

Nire begiek Jesus
han ez dute ikusten,
orobat zentzukiek
ez dute naba(r)itzen.
Baina zalantza gabe dut
han dela sinesten,
sinesmenaren argiz
hau dut ezagutzen.

AZKENA

Zeru eta munduak
zurekin pozturik.
Kanta-kantari daude
bihotzak suturik.
Agur, agur, agur Maria,
Agur, agur, guztiz garbia.