Urteko 31. ig A ABESTIAK 2017-11-05
SARRERA (Bened 464. or.)
Goazen guztiok,
goazen Jainkoarengana (bis).
Jainkoak esana
betor guregana.
Guztion eskaintza
hemen bihurtu bedi
Kristoren opari (bis).
Ogi bera denok janez
bat izan gaitezen bihotzez (bis).
AINTZA
R/.-“Aintza ta aintza
zuri Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan” (2)
Goresten zaitugu zu,
Zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri,
Aita zerukoa.- R/.
Goratzen zaitugu zu,
zu gure lagun,
Andre Mariaren Seme,
Jesus berpiztua.-R/.
Laudatzen zaitugu zu,
zu gure arnas,
esker on bihotzez zuri
goi Espiritua.-R/.
SALMOA
Ez egon, Jauna,
nigandik urrun;
zeurea nauzu,
zatozkit lagun.
Jauna, nire bihotz hau
harro ez dago,
begiak ez dauzkat
behar baino gorago.
Ez nabil gauza handien atzetik,
ni baino gorago dauden
harrigarrien bila. R/
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
Bakarra da
zuen Aita zeruko;
eta bakarra
zuen zuzendaria: Kristo.
SINESTEN DUT
Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut,
handitu zuk
nire sinesmena.
SANTU (Bened 117)
Santu, santua, santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna, hosanna zeru goienetan! (bis)
Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna zeru goienetan! (bis)
GURE AITA
Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.
JAUNARTZEA
Gurekin egon, / gurekin, Jauna,
zurekin zagun hitz egin;
heldu da gaua, ilun-iluna,
gurekin egon, gurekin.
Kristok behar zituen, jasan behar,
horiek oro / jasan behar.
Piztu eta zadien ospean sar,
betiereko / ospean sar.
Gurekin egon, / gurekin, Jauna,
zurekin zagun hitz egin;
heldu da gaua, ilun-iluna,
gurekin egon, gurekin.
Emausko bidean bihotza su:
ez ote ginen / bihotza su?
Jesus mintzo zenean hain dohatsu,
jarri ginaden, / hain dohatsu.-R/
AZKENA
Agur, Jesusen Ama,
birjina maitea,
agur, itsasoko izar
distiratzailea.
Agur, zeruko eguzki
pozkidaz betea,
agur, bekatarien
kaia eta estalpea (2).