Urteko 17. igandea A ABESTIAK 2017-07-30

SARRERA

R/.-Jesus, munduko argia,
Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko bizia.

Jesus, Jainko gizona!
Zuri, gure bizia;
hartu, gure Jaun ona,
gu geraden guztia.-R/.

AINTZA

(Apaizak)Aintza zeruetan
Jaungoikoari.

Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri.

Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu, bedeinkatua Zu,
gorespen zuri, ahuspez, agur,
eskerrak zuri.-R/.

Jainko Jauna, zeruko Errege,
Jaungoiko Aita guztiahalduna,
Jauna, Seme bakar, Jesu Kristo,
Jainko Jauna, Jainkoaren Bildots,
Aitaren Seme.-R/.

Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
erruki, Jauna,
Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
entzun gure deia,
Aitaren eskuin aldean
jarririk zaude Zu, Erruki Jauna.-R/.

Zu bakarrik Santua,
Zu bakarrik Jauna,
Zu bakarrik goi-goikoa
Jesu Kristo,
Espiritu Santuarekin
Jainko Aitaren argitan. Amen.-R/.

SALMOA

Bai maite dudala, Jauna,
zure legea.

Hau da, Jauna –esan dut–,
nire ondarea:
Zure hitzak betetzea.
Niretzat zure ahoko legea,
urre eta zilar asko
baino hobea.

ALELUIA

Aleluia aleluia aleluia.

Bedeinkatu zu, Aita,
zeru-lurren Jauna,
zure erreinuko misterioak
jende xumeari
erakutsi baitizkiozu.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut,
handitu zuk
nire sinesmena.

SANTU (GoraJainkoa-7, 26. or.)

Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.
Bedeinkatua
Jaunarengandik datorrena.
Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Aita Jaungoikoak
deitzen gaitu.
Bera da gaixoen janari.
Beragan dugu bai
guk aurkitzen
osasun ta bake ugari.

Denok gaur jaten
baldin badugu
ogi bat mahai santu batean,
ezin izan
gorroto+haserrerik
gaurtik behin ere
gure+artean.

Jauna begira beti daukagu,
eskuak zabaldurikan.
Beraren bidetik
joan behar dugu
ta+eseri
beraren mahaian.

AZKENA

Agur, ama, errukiz betea,
Jainkoaren grazizko lorea,
itxaropen ustelik gabea:
ama pozez, Jainkoak asea,
zu Maria.

Gizadian haurrik ederrena,
neskatxetan agurgarriena:
birjinetan garbiz garbiena.
Ta gorago zeruan zaudena.
Zu Maria.-R/.