Pazkoaldiko 5. igandea A ABESTIAK 2017-05-14

SARRERA

Piztu da Kristo, ALELUIA,
guregan dago, ALELUIA.

Jainkoak baitu
gaur Kristo piztu, ALELUIA,
bere indarrez
piztuko gaitu
ALELUIA, ALELUIA.

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jauna da nire
Jaungoiko eta salbatzaile,
lasai nago ni, beldur gabe.-R/.

Jainkoa baita
nire indarra (e)ta kemena;
bera, salbatu ninduena.-R/.

Kanta Jaunari
ospetsu baita egitetan,
jakin bezate lur-mugetan.- R/.

AINTZA

Aintza zeruan, aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Zu zaitut, Jauna,
ondasuna.

Zuzena da Jaunaren hitza,
leiala hark egin duen guztia.
Zuzen eta bidezko dena du maite,
haren onginahiaz lurra dago bete.-R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia, aleluia.

“Ni naiz bidea, egia eta bizia”
−dio Jaunak−;
ez doa inor Aitarengana,
nire bitartez ez bada.”

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut,
indartu zuk
nire sinesmena.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena,
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera.
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Kristo bizi da, bizi,
lehen, orain, beti.

Hilen artetik zaigu
Kristo berriz piztu,
lotan daudenetatik
lehen bizi fruitu,
Berak heriotzea
piztuz du garaitu.-R/.

Hilen artetik zaigu
Kristo berriz piztu,
eta heriotzea
piztuz desegin du.
Non duk, heriotzea,
hire garaitzea?-R/.

AZKENA (Fatiman agertu Andre Maria 1917-05-13: aurten 100 urte)

1.-Maiatzak hamahiru
udaberria:
txori kantuz alai
Cova da+hiria.

2.-Hiru artzain txiki,
distiz argia:
Bisitan duzue
Andre Maria.

R/.-Agur, agur, agur Maria,
agur, agur, Andre Maria.

3.-Ama eske dute:
egizue+erregu
Jesus soilik da ta
gure helburu.

4.-Arte arbolatik
mintzo Maria,
ta guztiz lasaitu
artzain txikiak.

R/.-Agur, agur, agur Maria,
agur, agur, Andre Maria.

5.-Eta Andreari
nor zara galde;
argi entzun dute:
Ama nauzue.

6.-Nahi bada gerla
gaberik bizi,
egin gogor uko
bekatuari.

R/.-Agur, agur, agur Maria,
agur, agur, Andre Maria.

7.-Arrosarioa
agindu Amak
gerla bazter dezan
behingoz munduak.

8.-Ardura hauekin
Ama maitea
bihotz samur dator
babes onbera.

R/.-Agur, agur, agur Maria,
agur, agur, Andre Maria.