Pazkoaldiko 4. igandea A ABESTIAK 2017-05-07

SARRERA Hau da eguna Jaunarena (Gora Jainkoa-2,38. or.)

R/.- Hau da eguna,
Jaunarena:
Gaur piztu da-eta
Jesus Jauna.
Piztu ta kanta:
“Ona Jauna!,
Zer zoriona!
Zer eguna!”

Zatozte, kanta
Jainkoari,
osasun dugun Harkaitzari.-R/.

Goazen eskerrak
ematera,
soinu ta kantuz goratzera.-R/.

BATAIOA BERRITU

R/.-Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik

Eskerrak eta / gorazarre+eman / Jainkoari,
dei egin haren / izenari.- R/.

Herriei haren / egin bikainak / ezaguazi,
zabaldu haren / izen handi.- R/.

Kanta Jaunari / ospetsu baita / egitetan,
jakin bezate / lur-mugetan.- R/.

Deiadar pozez / Siongo denok: / Zure+erdian
dago+Israelgo / santu+handia.- R/.

AINTZA

“Aintza, aintza, aleluia” (3)
abestu Jaunari.

Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza.
Jainko berak eman digun
maitasunaren Hitza
betetzen gabiltza.

SALMOA

R/.-Jauna dut artzain,
ez naiz ezeren beharrean.

Zoriona eta grazia ditut aldean,
neure bizi guztiko egunetan;
eta Jaunaren etxean naiz biziko
luzaroen luzaro.- R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia.

Ni naiz artzain ona
─dio Jaunak─;
ezagutzen ditut neure ardiak
eta neureek ezagutzen naute ni.- R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut,
indartu zuk
nire sinesmena.

SANTU

Santu, Santu, Santua,
diren guztien Jainko Jauna.
HOSANNA, HOSANNA,
HOSANNA ZERU GOIENETAN

Bedeinkatua Jaunaren
izenean datorrena.
HOSANNA, HOSANNA,
HOSANNA ZERU GOIENETAN.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Aita Jaungoikoak deitzen gaitu.
Bera da gaixoen janari.
Beragan dugu bai guk aurkitzen
osasun ta bake ugari.

Denok gaur jaten baldin badugu
ogi bat mahai santu batean,
ezin izan gorroto haserrik
gaurtik behin ere gure+artean.

Jauna begira beti daukagu,
eskuak zabaldurikan.
Beraren bidetik joan behar dugu
ta+eseri beraren mahaiean.

AZKENA ANDRE MARIA Guztiok bat eginda bihotza poz gainezka (doinua: gregorianoz) (Bened 552)

1.-Guztiok bat eginda,
bihotza poz gainezka,
abes dezagun bada
Mariren ontasuna. Andre Maria.

2.-Jesus piztu zenean
zer poza bihotzean,
lili zabal dirudi
Jesus delako bizi. Andre Maria.

3.-Zeru-talde guztiak
kantuz lehiatzen dira,
zu beti jasotzera
ahal duten goienera. Andre Maria.

4.-Santuen Erregina
gure arrenak entzun,
zu zaitugula lagun
zerura jo dezagun. Andre Maria.

5.-Hirutasun berdina,
batasun iraunkorra,
Mariren on eginak,
salba gaitzala denak. Andre Maria.