Gaubeila (2017-04-15) (Mateo 28-1-10)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Jesus piztu da eta zuen aurretik joango da Galileara. Piztu da. Piztu da.
Kristauen irrintzia da, heriotzaren eta ustelkeriaren munduaren aurrean. Geure gaualdia argitzen digun argia da.

Emakumeek izan dute indarrik eta kemenik, hobiratzeari falta zitzaiona osatzera joateko. Bukatua da larunbata, atseden-eguna. Eta han doaz.

Hilobiaren bila atera dira, eta hilobia hutsik aurkitu dute. Hildakoari azken agurra eman nahi zioten, eta Kristo bizirik aurkitu dute. Historia mingarri bati bukaera ematea espero zuten, eta zeregin handia jaso dute: «hots egin eta aldarrikatu piztuera eta bizia».

Piztueraren lekuko bihurtu dira.

Gu ere, geure bizitzako gertaera aintzatsua ospatzera bildu gara. Aldi berri bat hasi da Jesus piztearekin.

Atzean gelditu dira: arauak, legeak eta beldurra.
Biziaren aldia hasi da.
Ez beldur izan, esan die / digu aingeruak.
Bakea zuekin, esan die / digu Jesus berpiztuak berak.

Piztuera ez da, ordea, beldurra garaitze hutsa. Gainera bakea dakarkigu.
Aingeruak baieztatu du: ez dago hemen.
−egia da: Kristo aintzatsu bihurtu da Jesus; ez dago hemen: ez dago fisikoki; Jainkoaren ildora igaro da;
−ondorioz, ezin gelditu dira / gara besoak gurutzaturik: piztueraren propaganda egin behar dute / dugu: piztu da, piztu da;
−badira gurutzearen bizi direnak, inolako zentzurik aurkitu gabe;
−bi Mariak berehala jo dute beren egitekoa betetzera: bizia iragarri egin behar da; bizitzak badu zentzurik; heriotzak badu zentzurik.

Eta albistea zabaltzen hasi da. Kristo presente dago pobreen artean. Bihotz-bihotzez aldarrikatu behar dugu: Jesus bizi da. Eta bizia ekarri digu guztioi.

Dionisio Amundarain