Ostegun santua A ABESTIAK 2017-04-13

SARRERA

Zein gozo (e)ta eder den
anaiok elkartu
eta denok batera
Jainkoa goratu.

Gora bihotzak eta
guztiok egin kantu
Jainkoak bere eskuz
salbatuko gaitu.

AINTZA

GLORIA, GLORIA, ALELUIA (3)
EN NOMBRE DEL SEÑOR.

Cuando sientas que tu hermano
necesita de tu amor,
no le cierres las entrañas
ni el calor del corazón;
busca pronto en tu recuerdo
las palabras del Señor:
“Mi Ley es el Amor”.-R/.

SALMOA

Zure kalizak / bat gaitu egin
Jesu Kristoren / odolarekin.

Zer bihurtuko / nik Jaunari,
hainbeste baitik / eman niri?
Kaliz santua / dut hartuko
Jaunari diot / gaur deituko.-R/.

EBANJELIO AURREKOA

Jesu Kristo, guri mintza,
argi gure bihotza.

“Agindu berri bat ematen dizuet
-dio Jaunak-: /
maita ezazue elkar, /
nik zuek maite zaituztedan bezala”.

OINAK GARBITZEN

Dohatsu bihotz garbiak,
ikusiko baitute Jainkoa.

–Dohatsu bihotz barnez pobreak:
haiena baita zeruetako erreinua.
–Dohatsu otzan eta eztiak:
agindutako lurraz baitira jabetuko.

Dohatsu bihotz garbiak,
ikusiko baitute Jainkoa.

–Dohatsu negarretan direnak:
gozotasuna izango dute
Jaunagandik.
–Dohatsu zuzen-gose direnak:
horien goseak bere asea izango du.

SANTU

Hosanna, hosanna,
zeru goienetan (bis).
Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna, hosanna,
zeru goienetan (bis)
Bedeinkatua Jaunaren
izenean datorrena.
Hosanna, hosanna,
zeru goienetan (bis)

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi Zure izena;
etor bedi Zure erreinua,
egin bedi Zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

BAKEAN EMATEAN

Maitasuna bakearekin batera
eskaintzeko nator esku ematera.

Elkarturik gaudenean
Jaunaren aurrean;
berdin izan behar dugu kalean.

JAUNARTZEA

Jauna, gure Jainkoa, bedeinkatua zu.
zeru-lurren egile, bedeinkatua zu.
Guztion salbatzaile, bedeinkatua zu.
Gure jabe zara-ta bedeinkatua zu.

Jesus, Jainko Semea, bedeinkatua zu.
Guregatik hil zara, bedeinkatua zu.
Aitak piztu zaitu-ta, bedeinkatua zu.
Gure artean zaude, bedeinkatua zu.

Espiritu Santua, bedeinkatua zu.
Bizian bizigarri, bedeinkatua zu.
Poz-emaile bikaina, bedeinkatua zu.
Malkoetan pozgarri, bedeinkatua zu.

JAUNA SAGRARIORA

Gertaera harrigarri bat
ospatzen dugu egun,
Jainkoak sabel garbian
haragi hartu baitzun,
ogi-ardo gorputz-odol
gugatik egin zitun.

Oi gauza zinez harrigarri,
Sineskai txit handia!
Aldarean dago Jesus,
guretzat janaria:
Oi, nolako mesedea!
Oi, guri egin zoria!

Aipu, omen, edertasun
Aitari, Semeari;
Indar, dedu ta gorespen
Biengandik denari
Hasieran, orain ere
Egun eta eguzki. Amen.