Garizumako 4. igandea A ABESTIAK 2017-03-26

SARRERA

R/.-Jesus, munduko argia,
Jesus, zinezko egia,
Jesus, betiko bizia.

Jesus, Jainko gizona!
Zuri gure bizia;
hartu gure Jaun ona
gu geraden guztia.-R/.

Gure bihotz barruan
piztu zure argia;
gaitezen gu munduan
argi Jainkoz betea.-R/.

SALMOA

R/.- Jauna dut Artzain,
ez naiz ezeren
beharrean.

Jauna dut artzain ez naiz ezeren beharrean,
larre guritan etzanarazten nau.
Atsedenezko iturrira narama, /
Eta birbizten dit barrena.
Banarama bidezidor zuzenetatik, /
bere izenagatik.-R/.

EBANJELIO AURREKOA

R/.-Jesu Kristo guri mintza,
argi gure bihotza.

“Ni naiz munduaren argia”
-dio Jaunak-;
“Nire ondoren datorrenak izango du
bizirako argia. R/.

SINESTEN DUT

R/.- Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

(Apaizak) Sinesten al duzue Jainko ahalguztiduna,
zeru-lurren egilea?-R/.

(Apaizak) Sinesten al duzue haren Seme bakar Jesu Kristo gure Jauna,
Ama Birjinagandik jaioa,
nekaldua, hila, hilobiratua, zeruetara igoa
eta Jainko Aitaren eskuinaldean dagoena? –R/.

(Apaizak) Sinesten al duzue Espiritu Santua,
Eliza ama katolikoa,
santuen elkartasuna,
bekatuen barkamena,
hildakoen piztuera
eta betiko bizia?-R/.

SANTU

Santu, Santu, Santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Hosanna, hosanna, hosanna
zeru goienetan.
Zeru-lurrak beterik dauzka zure distirak.
Hosanna, hosanna, hosanna
zeru goienetan!
Bedeinkatua,
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, hosanna
zeru goienetan!

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

1)Jauna, gure Jainkoa, bedeinkatua Zu!
Zeru-lurren Egile, bedeinkatua Zu!
Guztien Salbatzaile, bedeinkatua Zu!
Gure Jabe zara ta, bedeinkatua Zu!
Gure Jabe zara ta, bedeinkatua Zu!

2)Jesus, Jainko Semea, bedeinkatua Zu!
Guregatik hil zara, bedeinkatua Zu!
Aitak piztu zaitu ta, bedeinkatua Zu!
Gure artean zaude, bedeinkatua Zu!
Gure artean zaude, bedeinkatua Zu!

3)Espiritu Santua, bedeinkatua Zu!
Bizian bizigarri, bedeinkatua Zu!
Poz-emaile bikaina, bedeinkatua Zu!
Malkoetan pozgarri, bedeinkatua Zu!
Malkoetan pozgarri, bedeinkatua Zu!

AZKENA

Deika naukazu,
Jauna, zu zaitut
beti lagun;
erruki nitaz, nire oihua,
“arren entzun” (2).
Gizakumeok,
noiz arte zauzte, bihotz gogor?
Huskeri zale,
gezurretara, hain erorkor!