Garizumako 1. igandea A ABESTIAK (2017-03-05)
SARRERA
Entzun, Jainko, errukiorra,
bekatarion negarra.
Zuri begira
guztion erosle,
negar ta malko
damuturik gaude.
Oroitu, Jauna,
gaituzula maite.
HAUTSA EZARTZEA
R/.- Damu dut Jauna, bihotz guztitik,
zu nahigabetu izana:
ez, ez, gehiago bekaturikan
nire Jaungoiko laztana.
Minaren minez, Jesus maitea,
daukat bihotza leherturik,
Ikusirikan nire bizitza
dena bekatuz beterik.-R/.
Zure oinetan orain naukazu
begi-bihotzak urtutzen,
barru-barruko negar-saminez
barkazioa eskatzen.-R/.
SALMOA
Erruki, Jauna,
Bekatu egin dugu ta.
Erruki zakizkit,Jauna,
duzun maitasun handiaz,
suntsi ezazu nire makurra
zure amaigabeko errukiaz.
Garbi nazazu zeharo
neure hobenetik,
Ikuz nazazu
neure gaiztakeriatik.-R/.
EBANJELIO AURREKOA
R/.-Aintza, Jesus, zuri beti;
Zu zara gure argi.
Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi,
Jainkoaren ahotik ateratzen den
Hitz guztitik baizik.- R/.
SINESTEN DUT
Sinesten dut,
sinesten dut.
SANTU
Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena,
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera.
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.
GURE AITA
Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik
JAUNARTZEA
Sinesteko mirari
hain harrigarria,
ogiaren irudiz
Jesus estalia,
Jesus bera gurtzen dut
aldare gainean
Jesus bera gurtzen dut
egiz jaunartzean.
Nire begiek Jesus
han ez dute ikusten,
orobat zentzukiek
ez dute naba(r)itzen.
Baina zalantza gabe dut
han dela sinisten,
sinesmenaren argiz
hau dut ezagutzen.
AZKENA
Garizumako 1. igandea A ABESTIAK (2017-03-05)
SARRERA
Entzun, Jainko, errukiorra,
bekatarion negarra.
Zuri begira
guztion erosle,
negar ta malko
damuturik gaude.
Oroitu, Jauna,
gaituzula maite.
HAUTSA EZARTZEA
R/.- Damu dut Jauna, bihotz guztitik,
zu nahigabetu izana:
ez, ez, gehiago bekaturikan
nire Jaungoiko laztana.
Minaren minez, Jesus maitea,
daukat bihotza leherturik,
Ikusirikan nire bizitza
dena bekatuz beterik.-R/.
Zure oinetan orain naukazu
begi-bihotzak urtutzen,
barru-barruko negar-saminez
barkazioa eskatzen.-R/.
SALMOA
Erruki, Jauna,
Bekatu egin dugu ta.
Erruki zakizkit,Jauna,
duzun maitasun handiaz,
suntsi ezazu nire makurra
zure amaigabeko errukiaz.
Garbi nazazu zeharo
neure hobenetik,
Ikuz nazazu
neure gaiztakeriatik.-R/.
EBANJELIO AURREKOA
R/.-Aintza, Jesus, zuri beti;
Zu zara gure argi.
Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi,
Jainkoaren ahotik ateratzen den
Hitz guztitik baizik.- R/.
SINESTEN DUT
Sinesten dut,
sinesten dut.
SANTU
Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena,
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera.
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.
GURE AITA
Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik
JAUNARTZEA
Sinesteko mirari
hain harrigarria,
ogiaren irudiz
Jesus estalia,
Jesus bera gurtzen dut
aldare gainean
Jesus bera gurtzen dut
egiz jaunartzean.
Nire begiek Jesus
han ez dute ikusten,
orobat zentzukiek
ez dute naba(r)itzen.
Baina zalantza gabe dut
han dela sinisten,
sinesmenaren argiz
hau dut ezagutzen.
AZKENA
Errukitsu Aita bezala!
Errukitsu Aita bezala!
Errukitsu Aita bezala!
Errukitsu Aita bezala!
1.Eman eskerrak Aitari /
ona bai/ta:
haren errukia betikoa da ta.
Berak sortu du mundu/a jakinduri/az:
haren errukia betikoa da ta.-R/.
EDO
Nire ama, txit laztana,
ni zuretzat har na(za)zu,
“lagundu (e)ta gorde beti,
zeruratu nazazu” (2).