HAUSTERRE EGUNA (2017-03-01)
1.- BIHOTZ-BERRI ZAITEZTE.
Testua: José Enrique de Galarreta.
((Aurkezpena: M. Asun Gutiérrez.))
Euskaraz: D. Amundarain.
((Musika: Mozart, Pianorako Kontzertua 23. zk.a.))
2.-Jesusek esaten zuen:
Ez dizuet eskatzen penitentzia gehiago,
ezta barau eta otoitz gehiago ere,
ezta tenplura etortzea ere opariekin,
ezta gehiagotan garbi zaitezten
edota larunbatez atseden luzeagoa hartzeko.
Eskatzen dizuet:
bihotz berri bat,
ardo berri bat dakart-eta zuentzat,
poza eta onginahia den ardoa.
3.-Eskatzen dizuet:
sinets dezazuen.
Sinetsi Jainkoa etorri datorrela, gainean dugula.
Izan konfiantza harengan. Aita da, eta ez epailea.
Zeuen babes duzue, erregalua dakarkizue, maite zaituzte, salbatzaile dator.
Ez beldur izan. Izan konfiantza.
Jainkoaren haurtxo zarete.
Entzun eta gorde haren hitza.
4.-Eskatzen dizuet:
itxaron dezazuela, etorri datorrelako Jainkoaren Erregetza.
Kaxkarra dirudi, baina haziaren indarra du.
Desiratu eta eskatu:
ETOR BEDI ZURE ERREINUA!
5.-Eskatzen dizuet:
Maita dezazuela. Irekirik bazaudete
Jainkoaren maitasunari,
berak dizue irakatsiko maitatzen.
Izan errukitsu eta gupidatsu,
Jainkoa den bezala.
Ez izan egoista, jakin partekatzen,
jakin laguntzen.
Ez izan harro eta dominatzaile,
ikasi errespetatzen eta zerbitzari izaten.
Ez izan hantustetsu, bihurtu haurtxo.
6.-Jesusi entzuten diotenak miresten dira,
askatzailea da-eta haren irakaspena.
GUZTIZ BERRIA.
SINETSI! ITXARON! MAITATU!
7.-JAINKOAK GUSTUKOA DUEN BARAUA
Inork ez dizue esaten nigana etor zaitezten, tenpluko arkupea zapaltzera, eskaintza hutsalak ekarriz, higuingarri dut intsentsuaren lurrina (ik. Isaias 1,11-13).
Zumeak bezala duzue kulunkatzen burua
eta dolu-jantziz zarete hautsean etzaten.
Horri esaten al diozue barau,
Jainkoak atsegin duen egun?
Ez ote da beste hau gogoko dudan baraua:
injustizi kateak haustea,
uztarri-hedeak etetea,
zapalduak aske uztea,
uztarri guztiak apurtzea,
gose denari zeure ogitik ematea,
aterperik ez duena etxean hartzea,
biluzik dena janztea
eta zeure gizakideari laguntzarik ez ukatzea? (Isaias 58,5-7).
8.-BIDE ZORIONTSUA PAZKORANTZ!