Urteko 7. igandea A ABESTIAK (2017-02-19)

SARRERA

Jaungoiko Santua,
Jaungoiko indartsua,
Jaungoiko hilezkorra:
“gaitz guztietatik
gorde gaitzazu, Jauna” (2).

AINTZA

Aintza zeruan (3) Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari,
eta bakea eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Erruki hutsa
dugu Jauna,
errukia ta
maitasuna.

Ene arima, goretsazu Jauna,
nire barren osoak haren izen deuna.
Ene arima, goretsazu Jauna,
eta ez ahaztu hark zuri egina.

Erruki hutsa
dugu Jauna,
errukia ta
maitasuna.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Kristoren Hitza
betetzen duenagan,
Jainkoaren maitasuna
betea dago egi-egiaz

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut:
indartu zuk
nire sinesmena.

SANTU Santu santu santua (Bened 116)

Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Izan zaitez beti,
Jesus maitea,
gure bihotzaren
Jaun (e)ta jabea.

Jesusen bihotza
dago suturik,
maitasuna agertzen
alde guztitik.

Izan zaitez beti,
Jesus maitea,
gure bihotzaren
Jaun (e)ta jabea.

Non aurkituko da
bihotz gogorrik
bihotz honen suan
urtuko ez denik.

Izan zaitez beti,
Jesus maitea,
gure bihotzaren
Jaun (e)ta jabea.

Ez du Jesus onak,
ez, atseginik,
gu oso bereak
egin gaberik.

Izan zaitez beti,
Jesus maitea,
gure bihotzaren
Jaun (e)ta jabea.

AZKENA

Agur Maria graziaz betea (+ Kantika Magnificat [zatia]) (Bened )(Loyola 594) (Bi ahapaldiak ik.: (5/5/4 ─ 5/4: ikus Meza Abestiak-3 Bened 10. or., 32. zk)

Agur, Maria, graziaz betea!
Jauna zurekin
bedeinkatu zu
emakumeen artean.

1.-Gora ta gora
daukat bihotza
nik kantari,
gora ta gora
Jaun onari.-R/.

2.-Pozaren pozez
gainezka daukat
nik gogoa,
Salbatzaile dut
Jaungoikoa.-R/.