Urteko 6. igandea A ABESTIAK 2017-02-12
SARRERA DOHATSU BIHOTZ GARBIAK (Bened 685)
R/. Dohatsu bihotz garbiak,
ikusiko baitute Jainkoa.
1.-Dohatsu / bihotz barnez / pobreak:
haiena baita / zeruetako / erreinua.
Dohatsu / otzan eta / eztiak:
agindutako / lurraz baitira / jabetuko. R/.
2.-Dohatsu / negarretan / direnak:
gozotasuna / izango dute / Jaunagandik.
Dohatsu / zuzen gose / direnak:
horien goseak / bere asea / izango du. R/.
3.-Dohatsu / zintzo bizi / direnak:
haiek baitute / barne zoria / gozatuko.
Dohatsu / lagun hurko / direnak:
atsegin handiz / beti biziko / direlako. R/.
4.-Dohatsu / errukior / direnak:
ziur baitute / lortuko haiek / errukia.
Dohatsu / garbi diren / bihotzak:
haiek baitute /Jaun zerukoa / ikusiko.- R/.
5.-Dohatsu /bakezale / direnak:
beren izena / izango dute / Jainko seme.
Dohatsu / zapalduak / direnak:
haiena baita / zeruetako / Erreinua.-R/
6.-Alaitu / eta poztu / zaitezte:
ederra baita / zuen saria / zeruetan.- R/.
AINTZA
Aintza zeruetan Jaungoikoari.
Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri.
Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako
gora zu, bedeinkatua zu,
gorespen zuri, ahuspez agur,
eskerrak zuri.
Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri.
Jainko Jauna, zeruko Errege,
Jaungoiko Aita guztiahalduna,
Jauna, Seme bakar, Jesu Kristo,
Jainko Jauna, Jainkoaren Bildots,
Aitaren Seme.
Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
erruki, Jauna,
zuk kentzen duzu munduko bekatua,
entzun gure deia,
Aitaren eskuin aldean
jarririk zaude zu, erruki Jauna.
Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri.
Zu bakarrik Santua,
zu bakarrik Jauna,
zu bakarrik goi-goikoa,
Jesu Kristo,
Espiritu Santuarekin
Jainko Aitaren argitan. Amen.
Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri.
SALMOA
Bai maite dudala, Jauna,
zure legea.
Dohatsu zintzo bizi direnak,
Jaunaren legean dabiltzanak.
Dohatsu hark hots egina egiten dutenak,
hura bihotz-bihotzez bilatzen dutenak.
Bai maite dudala, Jauna,
zure legea.
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
Bedeinkatua zu, aita,
zeru-lurren Jauna,
zure erreinuko misterioak
jende xumeari
erakutsi baitizkiozu.-R/
SINESTEN DUT
Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut,
handitu zuk
nire sinesmena.
SANTU
Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan.
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan.
GURE AITA
Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi Zure izena;
etor bedi Zure erreinua,
egin bedi Zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.
JAUNARTZEA
Gurekin egon,
gurekin, Jauna,
oraino dugun
hitz egin.
Heldu da gaua,
ilun-iluna,
gurekin egon,
gurekin.
Zertaz mintzo zineten,
bihotz-ilun,
ibiliz hola,
bihotz-ilun?
Hara, Jerusalemen
herenegun,
Jesus hil dela
herenegun.-R/
Gutarteko jendeak
bizi dela
omen dabiltza:
bizi dela!!
Gizon zentzugabeak
zein epela,
zuen bihotza,
zein epela.-R/
Kristok behar zituen,
jasan behar,
horiek oro,
jasan behar,
piztu eta zadien
ospean sar,
betiereko
ospean sar.-R/.
AZKENA
Lourdesko Andre Mariari (2015-02-11)
(doinua eta partitura: Cantoral Religioso de Loyola, 604. or.)
1.-Lourdesko Andere / zara zu, Ama;
zeruan ez zara / preso kartzelan.
2.- Lurrera etorri / nahi+izan duzu,
esperantza guri / beti ekarriz.
Agur, agur, agur, Maria,
agur, agur, Andre Maria.
3.-Jesusek Arnasa / zizun ezarri,
Mendekostekoan / hartaz zu betez.
4.-Bihotza gainezka / senti zenuen;
bihotz betetikan / zuk gu na(h)i betez.
Agur, agur, agur, Maria,
agur, agur, Andre Maria.
5.-Esperantzaz bete / gatoz zugana,
arnastu gaitzala / gu ere Hatsak.
6.-Lagunak gogoan, / zu bidelagun,
esperantzaz kutsa / beti ditzagun.
Agur, agur, agur, Maria,
agur, agur, Andre Maria.
7.- Lourdesen zu, Ama, / izan Izarra,
Magoek ikusi / bezain argia.
8.-Hats-etxola zaren / zure gainean
nabari dezagun / zure Semea.
Agur, agur, agur, Maria,
agur, agur, Andre Maria.
9.-Esperantza+iturri / benetakoa
huraxe baitugu / bakar-bakarrik.
10.-Andere Maria / izan zu beti
Elizan eredu, / fede+esperantza.
Agur, agur, agur, Maria,
agur, agur, Andre Maria.