Urteko 4. igandea ABESTIAK (2017-01-29)

SARRERA Zeru-lurren egile zaren Espiritu (Cantoral Religioso de Loyola 548. or.)

Zeru-lurren egile zaren
Espiritu Santua:
zatoz eta bete bihotzak,
piztu gugan maite-sua (bis).

Behartsuen Aita zaitugu,
lanpean atsedena,
nahigabean gure barrengo
poza sortutzen duena (bis).

Zentzuari argi emanez
eta bihotzari su,
Jaun onaren irudi bizi
denok bihurtu gaitzazu (bis).

AINTZA

R/.-“Aintza, aintza, Aleluia” (3)
abestu Jaunari.

Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun
maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.-R/.

SALMOA

Hau da poza,
hau poz handia,
ederra baita
zuen saria.

Leiala da betiren beti,
ematen die
eskubidea zapalduei,
ogia gose direnei.

Hau da poza,
hau poz handia,
ederra baita
zuen saria.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Poztu zaitezte eta alaitu,
handia izango da-eta
zuen saria zeruetan.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut,
indartu Zuk
nire sinesmena.

SANTU SANCTUS (Lourdes) (Gora J.-7,26)

Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.
Zeru-lurrak
beterik dauzka zure distirak.
Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.
Bedeinkatua
Jaunarengandik datorrena.
Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi Zure izena;
etor bedi Zure erreinua,
egin bedi Zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Azken afari ezkeroz, Jauna,
gure janari Zu zera.
Agindu gozoz lotu gintuzun
Zure gorputza hartzera.
Ogia bide gera iristen
gure gorputzak lotzera,
zuhaitz gerria adarrarekin
bat egiten den antzera.

Batasun honek eskatutzen du
arimak ere bat egin;
buru-bihotzez bizi gaitezen
bat eginikan zurekin.
Zaren osoa eskaintzen zara,
izanez gure atsegin.
Zuk jarritako maite-legean
ez genuke nahi huts egin.

Etsaiak bere tentaldietan
ez du inolaz etsiko.
Eragozpenak kendu ‘izkiguzu,
guk ez zaitugu utziko.
Batasun onek iraun dezala
gure bizitza guztiko;
azken orduan sartu artean
zure etxean betiko.

AZKENA

Eskerrik asko, Jauna,
bihotz-bihotzetik,
eskerrik asko, Jauna,
orain eta beti!