Omia Saindu : Fermin Mihuraren bertsuak
Gau beltzaren ondotik jiten (etortzen) da argia
Neguaren ondotik hor udaberria
Atzo zenduak egun daizke bozkaria,
Guk ere Esperantzan dezagun paria…(pariatu=apustua egin)
Saindu hoiek mundutik lehen iraganak
Ta izenda gabeak badira andanak (piloak)
Ausnar ditzagun ere Jesusen erranak :
Denentzat du bizia, hitzemana Jaunak !
Biziaren seinale ditugu loreak
Hilarrietan gaindi zoin paregabeak
Zer maitasun miraila (ispilu) hoien koloreak
Gurekin poztu diten zeruko taldeak !
Jendeak zoriontsu nahi luke izan
Ta zenbat nigar diren ixurtzen bizitzan…
Jaun ona Zuri gaude kristau xume gisan :
Har gaitzazu ba zure maitasun gerizan !
Fermin MIHURA, 2012. (Doinua : “Galerianoarena” edo beste aire bat). (Baionako Elizbarrutiko web orritik hartua)