ANDRE MARIAZ DEKALOGOA
(Jose Maria Conget Arizaletaren, 1990etik 2002an hil arte Jakan gotzain izanaren, dekalogoan inspiratua da testu hau.)
1.-Andre Maria ohoratu Jainkoaren Ama bezala. Herriko emakume bat da Maria; miraririk handienak egin zituen Jainkoak harengan, eta hura bizileku bihurtuz etorri zen gugana Jainkoa Jesu Kristogan.
2.-Andre Maria kontenplatu bere handitasun betean. Errugabea da eta onginahiz betea, Birjina eta Ama, zerura Jasoa eta aintzatua, gure primatutza eta bermea, bertute guztietan eredua eta grazia guztien erregutzailea.
3.-Andre Maria miretsi bere xumetasun osoan. Hain handia eta hain txikia, Jaunaren mirabe apala da Maria, «anawina», Yahveren pobrea.
4.-Andre Mariagan geure burua ikusi ispilu batean bezala. Jainkoaren onginahiz betea da. Beraren bizitzaren eta bertuteen ispiluan islatzen da gure bizitza, eta beraren konbertsio- eta grazia-argia proiektatuko da.
5.-Andre Mariari Jainkoak ez zion murriztu sufrimendua. Orobat da Doloretako eta Bakardadeko Birjina. Solidaritatearen Birjina da eta sufritzen ari diren guztien Birjina. Esperantzaren Birjina da. Kontsolamendua eta esperantza da herri erromesarentzat.
6.-Andre Maria beti ari zaigu eskatzen Jesusen esana bete dezagula. Kanako ezteietan bezala, Jesusen bidearen seinale izan nahi du Mariak.
7.-Andre Maria etengabe ari da erreguka gure, bekatarion, alde. Kristauon laguntza da, bekatarion babes. Gugana jarriak ditu bere begi errukitsuak. Deika ari zaigu beti, bere etsenpluaz eta erreguaz, bihotz-berri gaitezen.
8.-Andre Maria gizon-emakume guztion ama da. Zurea eta nirea ere bai. Hurbileko eta urruneko guztiena, partikularki pobre eta premian bizi den jendearena.
9.-Andre Mariak Elizaren seme-alaba ikusi nahi gaitu. Jainkoaren Ama da. Eta ezin du inork Jainkoa Aita izan, Eliza ez badu ama.
10.-Andre Maria, gainera, bidea eta bete-betetasuna da. Orain aurrerakin bezala eta erbestaldi honen ondoren bete-betean, Jesus agertzen digu, «bere sabeleko fruitu bedeinkatua». Berak agertzen eta gidatzen gaitu Betiko Aberrirantz, Zeruko Familiarantz. «Egun batean aintzatua izango den Elizaren irudi eta hasikin da bera».