Abendualdiko 1. ig ABESTIAK 2016-11-27

SARRERA

Alaitasuna lurrean:
badator egunsentia.
Alaitasuna lurrean:
gu salbatzera dator Jainkoa.

Jainko zuzen, zintzo,
gutaz, arren, erruki;
agindu zenun salbatzailea
zure seme-alabori,
arren, bidali.-R/

SAKMOA

Salbatzailea,
zatoz lenbaitlen!
Zure zain, Jauna,
gaude gu hemen.

Idazu, Jauna, / zure bideak / ikastea,
zure bidexkak / jakitea.
Argi nazazu / egi bidetik / ibiltzeko.
Zu zaitut nire / Jaun ta Jainko.-R/

ALELUIA

Aleluia, aleluia.

Jauna, zure onginahia
erakuts iezaguzu,
zure salbamena emaguzu.

Aleluia aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU

Hosanna, hosanna,
zeru goienetan.
Hosanna, hosanna,
zeru goienetan.
Santu, santu, santua,
diren guztien
Jainko Jauna.

Zeru-lurrak
beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna, hosanna,
zeru goienetan.
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna,
zeru goienetan.

GURE AITA

Gure Aita, zeruetan zarena;
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
guk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero;
eta ez gu tentaldira eraman,
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Jauna gure Jainkoa, bedeinkatua zu!
Zeru-lurren egile, bedeinkatua zu!
Guztien salbatzaile, bedeinkatua zu!
Gure jabe zara ta, bedeinkatua zu! (2)

Jesus, Jainko Semea, bedeinkatua zu!
Guregatik hil zara, bedeinkatua zu!
Aitak piztu zaitu ta, bedeinkatua zu!
Gure artean zaude, bedeinkatua zu! (2)

Espiritu Santua, bedeinkatua zu!
Bizian bizigarri, bedeinkatua zu!
Poz-emaile bikaina, bedeinkatua zu!
Malkoetan pozgarri, bedeinkatua zu!(2)

AZKENA

Aingeru batek Mariari
Dio: “Graziaz betea.
Jaungoikoaren Semeari
Emango diozu sortzea”.

Goiz, arrats eta eguerditan,
Ama, goresten zaitugu.
Aingeruaren hitzak berak
guk berresaten ditugu.-R/