Urteko 34. ig Kristo Errege ABESTIAK 2016-11-20

SARRERA

Kristo gure Errege adora dezagun
Zeru-lurren jabe aitortu dezagun.

Fede bizi baten denok ernai,
“Zureak gera gu, o Jesus, bai” (2);
ez, beste jaberik ez dugu nahi.

AINTZA

Gloria! Gloria!
in excelsis Deo!
Gloria! Gloria!
in excelsis Deo!

1.-Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako,
gora zu, bedeinkatua zu.
Gorespen zuri,
ahuspez agur,
eskerrak zuri.
Jainko Jauna, / zeruko Errege
Jaungoiko Aita
guztialduna.-R/.

Jauna, Seme bakar, Jesu Kristo,
Jainko Jauna, Jainkoaren bildots,
Aitaren seme,
zuk kentzen duzu munduko bekatua,
erruki, Jauna.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
entzun gure deia.
Aitaren eskuinaldean jarririk zaude Zu,
erruki, Jauna.-R/

SALMOA

Zure etxera goaz, Jauna,
hauxe da poza daukaguna.

Hura poza nirea, esan zidatenean:
Bagoaz Jaunaren etxera!
Oraintxe gure oinak iritsi dira,
Jerusalem, zure atarira.-R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena!
Bedeinkatua gure aita Davidengandik
datorren erreinua!.-R/

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut,
indartu zuk nire sinesmena.

SANTU

“Hosanna, hosanna,
zeru goienetan” (2).

Bedeinkatua
Jaunaren izenean
datorrena.

“Hosanna, hosanna,
zeru goienetan” (2).

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi Zure izena;
etor bedi Zure erreinua,
egin bedi Zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Jainko gizon eginari
agur, ospe, onespena;
“Jesu Kristo erregeri
esker, otoitz, maitasuna” (2).

Mundu guztiak bete dezala
Jesu Kristoren legea,
mundu guztira heldu dadila
harek dakarren argia.

AZKENA

Agur Jainkoaren
Ama maite ederra,
zeruko atea,
itsasoko izarra (2).