Urteko 32. igandea C ABESTIAK 2016-11-06
SARRERA
Zein gozo ta eder den
anaiok elkartu
eta denok batera
Jainkoa goratu.
Gora bihotzak eta guztiok
egin kantu,
Jainkoak bere eskuz
salbatuko gaitu.-R/.
AINTZA GLORIA GLORIA IN EXCELSIS DEO (Gora Jainkoa-7,20)
R/.-Gloria! Gloria! in excelsis Deo!
Gloria! Gloria! in excelsis Deo!
1.-Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako,
gora zu,
bedeinkatua zu.
Gorespen zuri,
ahuspez agur,
eskerrak zuri.
Jainko Jauna, / zeruko Errege
Jaungoiko Aita
guztialduna. R/.
2.-Jauna, Seme bakar, Jesu Kristo,
Jainko Jauna, Jainkoaren bildots,
Aitaren seme
zuk kentzen duzu munduko bekatua,
erruki, Jauna.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
entzun gure deia.
Aitaren eskuinaldean jarririk zaude Zu,
erruki, Jauna. R/.
3.-Zu bakarrik, [-1] Santua.
Zu bakarrik [-1] Jauna.
Zu bakarrik Goi-goikoa, Jesu Kristo,
Espiritu Santuarekin,
Jainko Aitaren argitan. Amen. R/.
SALMOA
Jauna dut argi
eta salbamen.
Entzun, Jauna,
nire auzi bidezkoa,
adi ezazu
nire deiadar hotsa;
hartu belarriz
nire arrena,
gezur gabeko
ezpain hauena.- R/.
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
Jesu Kristo da
hilen arteko lehen semea;
berari aintza eta agintea
gizaldi eta gizaldietan.
Aleluia, aleluia, aleluia.
SINESTEN DUT
Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna.
SANTU (Bened 43. or.)
Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna
zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
HOSANNA,
zeru goienetan
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
HOSANNA
zeru goienetan!
GURE AITA
Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.
JAUNARTZEA
Zu zara Jainko salbatzailea,
argi dagigun argia;
gure oinarri zaren harkaitza
aterpe babesgarria.
Eskerrak zuri, Jauna,
eskerrak zuri.
Pozik gabilzke ur ateratzen
biziaren iturritik.
horren indarrak baitu jendea
berpizten hilen artetik.
Eskerrak zuri, Jauna,
eskerrak zuri.
Orduan dugu denok esango:
“Jo Jaunari kantu hotsa!
Handia baitu bere izena,
neurrigabea bihotza”.
Eskerrak zuri, Jauna,
eskerrak zuri.
Gorets beza lur osoak Jauna,
kanta harek egin lana.
Bai harrigarri dela herrian
salbatzaile dugun Jauna.
Eskerrak zuri, Jauna,
eskerrak zuri.
AZKENA
Jainkoaren Ama,
Ama guztiz ona,
“zaitugu maite
beti, beti” (2).
Gure+esker gaiztoek /
zure bihotza dute erdiratzen /
samurra baita,
gutaz izan (e)zazu /
beti errukia, beti, beti.-R/.