IZAN GOGOAN ZEURE ZORIA

Gaur indartsu eta oinazerik gabe esnatu bazara…, beste askok baino zori hobea izan duzu!

Gerlaren, kartzelako bakardadearen, gosearen… arriskurik sekula bizi ez baduzu…munduko 500 milioi lagunen gainetik zaude.

Erasorik jasan gabe elizara, tenplura joateko edota sinesmena bizitzeko aukera baduzu… planeta honetako 3 milioi lagunek baino zori hobea duzu.

Zeure oinarrizko premiak aserik badituzu, …gainerako %75a baino aberatsagoa zara.

Zerbait aurreraturik baduzu, …mundu osoko populazio aberatseko %10eko kide zara.

Zeure gurasoak, biak elkarrekin biziz, zahartzen ikusi badituzu, …oso arruntak ez diren kasuetakoa zara.

Aurpegian irribarrea baduzu, eta gauza guztiengatik esker onekoa bazara…, zorionekoa zu, zeren jenderik gehienak egin bailezake hori, baina ez du egiten.

Norbaiti eskua emateko, norbait besarkatzeko edota, besterik gabe, norbait bizkarrean jotzeko… gauza bazara,…poztu zaitez, ez duzu sekula zeure burua bakarrik sentituko.

Mezu hau jaso baduzu, bedeinkazio bikoitza jaso duzu…, zeren, lehenik eta behin, norbait zutaz gogoratu baita eta, bigarrenik, irakurtzen ez dakiten bi milioi pertsonak baino zori hobea baituzu.

Har ezazu gogoan zeure zoria, eta bidali mezu hau besteei, eskura duten guztiaz jabetu daitezen.