Urteko 28. igandea C ABESTIAK 2016-10-09

SARRERA

Eskerrak Jauna damazkizugu (Gora J.2,102)

Eskerrak, Jauna, / damazkizugu
guregana / zarelako,
bai eta ere / zeure biziaz
bizitu gai / tuzulako.
Eman zaguzu / goiko indarra
gu zurekin / bat egoteko,
senideak di / tugun pertsonak
maite ahal i / zateko,
Zuk erakutsi / dizkiguzunak
gizartean / betetzeko.

AINTZA

“Aintza aintza Aleluia” (3)
abestu Jaunari.

Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun
maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.

“Aintza aintza Aleluia” (3)
abestu Jaunari.

SALMOA

Ikusi dute lur-muga denek
gure Jainkoagandiko garaipena.

Kanta Jaunari kantu berri,
egin baititu hainbat harrigarri.
Bere eskuinak eman dio garaipena,
bere beso santuak.- R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Eman eskerrak beti,
hau da zuentzako
Jaungoikoaren nahia
Kristo Jesusengan.- R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten du.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi Zure izena;
etor bedi Zure erreinua,
egin bedi Zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA (DOINUA Bened 692. 0r9

R/. Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.

1.-Zuk sortu ta salbatu
gaituzu, bai, denok;
zuganatu gaitzazu
zureak garenok.

2.-Zuk emanikan dugu
jainkozko bizia
eta zure hitzaren
argi pozgarria.

R/. Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.

3.-Zuk elkartzen gaituzu
sinesmen berean
eta pozten gaituen
itxaropenean.

4.-Zure maitasunean
gaituzu gordetzen,
zure+erruki handia
diguzu eskaintzen.

R/. Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.

5.-Bakoitzaren izenez
diguzu dei egin
batasunean bizi
gaitezen zurekin.

6.-Mundua jarri duzu
gure eskuetan,
guk eraiki dezagun
zure bideetan.

R/. Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.

7.-Zure Semea dugu
bidean gidari
eta+elkartean biltzen
gaituen janari.

8.-Zuregandik ditugun
dohain denengatik;
zugan biltzen gaituen
elkarte+honengatik.

R/. Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.

9.-Zuregandik ditugun
dohain denengatik;
zugan biltzen gaituen
elkarte+honengatik.

10.-Maitasun, bake, egi,
zuzentasun, irri,
gugan sortu dituzu.
Esker onak zuri.

R/. Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.

11.-Aita Aitari eta
aintza Semeari,
aintza+Elizan ari den
Espirituari.

R/. Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.

AZKENA

ANDRE MARIA ZERU ETA MUNDUAK (Bened 572)

Zeru eta munduak
zurekin pozturik
Kanta-kantari daude
bihotzak suturik

R/.- Agur, agur, agur Maria,
Agur, agur, guztiz garbia.

Maria, sortu zinen
errugabekoa
santutasun guztiaz
apaindutakoa. R/.