Kalkutako Teresaren gogoeta (2016-10-02 C-ko ebanjelioaz, Lukas 10,10)
Egintzak: zerbitzari soil gara
«Agindu dizuedan hau guztia egingo duzuenean…» (Lk 17,10)
Ez zaitezte nekatu gizadiaren arazo handien kausaren bila. Arazo horiek askatzeko, aski duzue zeuen esku duzuena egitea, zuen premia dutenei zeuen laguntza ematea. Batzuek esaten didate, besteei karitatea eskainiz, Estatuak askatzen ditugula premian direnekiko eta pobreekiko duten erantzukizunetik.
Horrek ez dit buruhausterik sortzen, zeren, gehienetan, Estatuek ez baitute maitasunik eskaintzen. Soil-soilik egin dezakedan guztia egiten dut; gainerakoa ez da nire egitekoa.
Jainkoa hain ona izan da gurekin! Maitasunez lan egitea, harengana hurbiltzeko modua da beti. Kontuan har ezazue, zer egin zuen Kristok lurreko bere bizitzan! «On eginez bizi izan zen» (Eginak 10,38).
Neure ahizpei gogorarazten diet, Kristok jendaurreko bizitzako bere hiru urteak gaixoak, lepradunak, haurrak eta beste sendatzen eman zituela. Horixe da guk egiten duguna, geure egintzak direla medio ebanjelioa hots eginez.
Uste dugu, gainerakoen zerbitzari izatea pribilegio bat dela. Une oro bihotz guztiaz hori izaten saiatzen gara.Ondo asko dakigu, gure egintza ozeanoan ur-tanta bat besterik ez dela, baina gure egintzarik gabe ur-tanta hori faltako luke ozeanoak.