Urteko 13. igandea C ABESTIAK 2016-06-26
SARRERA
Jaungoikoaren
hegalen pean
“zer bakean!” (bis)
Indar guztiak
dituenaren
“itzalean!” (bis).
Jaunari diot:
Nire geriza
zure baitan;
bihotz guztiaz
nago Jaunaren eskuetan.
AINTZA
Aintza ta aintza
zuri, Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan
Goresten zaitugu zu,
zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri,
Aita zerukoa.
Aintza ta aintza
zuri, Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan.
SALMOA
R/.- Zu zaitut, Jauna,
ondasuna.
Zaindu nazazu, Jauna,
babes bila bainator Zugana.
Honela diotsot Jaunari:
“Zu zaitut neure jabe”.
“Jauna da nire ondare
eta edontzia:
Zuk daukazu
eskuetan nire zoria.”.- R/.
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
Mintza, Jauna,
zure zerbitzari hau
entzuten dago.
Zuk dauzkazu
betiko biziaren hitzak.
Aleluia, aleluia, aleluia.
SINESTEN DUT (Bened 116. or.)
Sinesten dut, Jauna,
sinesten dut,
handitu zuk
nire sinesmena.
SANTU
“Santu, santu, santua.” (2)
diren guztien / Jainko Jauna.
Santu, santu, santua.
Zeru lurrak beterik dauzka zure distirak.
“Hosanna zeru goienetan.” (2)
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
“Hosanna zeru goienetan.” (2)
GURE AITA
Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.
JAUNARTZEA
Aita Jaungoikoak
deitzen gaitu.
Bera da
gaixoen janari.
Beragan dugu, bai,
guk aurkitzen
osasun
ta bake ugari.
Denok gaur jaten
baldin badugu
ogi bat
mahai santu batean,
ezin izan
gorroto haserrerik
gaurtik behin ere
gure+artean.
Jauna begira
beti daukagu,
eskuak
zabaldurikan.
Beraren bidetik
joan behar dugu
ta+eseri
beraren mahaiean.
AZKENA
R/. Agur, Maria, graziaz betea!
Jauna zurekin
bedeinkatua zu
emakumeen artean.
Gora ta gora
daukat bihotza kantari,
gora ta gora Jaun onari.-R/.
Pozaren pozez
gainezka daukat nik gogoa,
Salbatzaile dut Jaungoikoa.-R/.