Jaunaren Igokundea C ABESTIAK 2016-05-08
SARRERA
Apostoluak mendi gainean
Jesusek bildu zituen.
Han azken hitzak esan ondoren,
Aitarengana igo zen.
R/.- Kristo sartu da zeruetan:
Gauden kantuz bat, poz handitan,
Kristo baitan.
Aitarengana zaigu joan,
dagoen argira bildu gaitzan.
Jaunak eskuak altxatu eta
benedikatu zituen;
igo zenean, hari begira
zeru aldera bazeuden.- R/-
BATAIOA BERRITZEA
Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.
Jauna da nire Jaungoiko eta salbatzaile,
lasai nago ni, beldur gabe.- R/.
Eskerrak eta gorazarre+eman Jainkoari,
dei egin haren izenari.- R/-
Herriei haren egin bikainak ezaguazi,
zabaldu haren izen handi.- R/-
AINTZA
Aintza zeruetan Jaungoikoari.
R/.- Aintza zuri, Jauna,
(e)ta eskerrak zuri.
Eta bakea lurrean haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako,
gora zu, bedeinkatua zu.
Gorespen zuri, ahuspez agur, eskerrak zuri.- R/.
Jainko Jauna, zeruko Errege, Jaungoiko Aita, guztiahalduna.
Jauna, Seme bakar, Jesu Kristo,
Jainko Jauna, Jainkoaren Bildots, Aitaren Seme.- R/.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua; erruki, Jauna.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua; entzun gure deia.
Aitaren eskuinaldean jarririk zaude zu; erruki, Jauna.- R/.
Zu bakarrik saindua, zu bakarrik Jauna.
Zu bakarrik goi-goikoa,
Jesu Kristo, Espiritu Santuarekin,
Jainko Aitaren argitan. Amen.-R/
SALMOA
R/ Lur osoa egiozu irrintzi
Jainkoari.
Herri guztiek, txalo jo ezazue,
Jainkoari irrintzi egiozue.
Goi-goiko Jauna, izan ere, izugarri,
lurbira osoan errege handi.- R/.
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia, aleluia.
Zoazte eta egin ikasleak herrialde guztietatik
-dio Jaunak-.
Ni zuekin nauzue egunero,
munduaren azken eguna arte.- R/
SINESTEN DUT
Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.
SANTU
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.
Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.
Bedeinkatua Jaunaren izenean
datorrena.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.
GURE AITA
Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.
JAUNARTZEA
Aita Jaungoikoak deitzen gaitu.
Bera da gaixoen janari.
Beragan dugu bai guk aurkitzen
osasun ta bake ugari.
Denok gaur jaten baldin badugu
ogi bat mahai santu batean,
ezin izan gorroto haserrik
gaurtik behin ere gure+artean.
Jauna begira beti daukagu,
eskuak zabaldurikan.
Beraren bidetik joan behar dugu
ta+eseri beraren mahaiean.
AZKENA
Maiatzak hamahiru
udaberria:
txori kantuz alai
Cova da Iria.
Agur, agur, agur Maria,
agur, agur, guztiz garbia.
Cova da Iria,
Cova da Iria:
han agertu zaigu
Andre Maria.- R/
Andre Maria,
Andre Maria:
hiru artzaintxori
han ageria.-R/.