Pazkoaldiko 3. igandea C ABESTIAK 2016-04-10
SARRERA (Bened 383. or.)
Piztu da Kristo, aleluia;
guregan dago,
aleluia.
Jainkoak baitu
gaur Kristo piztu,
aleluia;
bere indarrez
piztuko gaitu,
aleluia, aleluia.- R/.
BATAIOA BERRITU
Hartuko dugu
ura pozik
osasunaren
iturritik.
Jauna da nire
Jaungoiko eta salbatzaile,
lasai nago ni,
beldur gabe.- R/.-
Jainkoa baita
nire indarra (e)ta kemena;
bera, salbatu
ninduena.-R/.
Zuek duzue
hartu ta+edango ura pozik,
osasunaren iturritik.-R/.
Eskerrak eta
gorazarre+eman Jainkoari,
dei egin haren izenari.-R/.
Herriei haren
egin bikainak
ezaguazi,
zabaldu haren
izen handi.-R/.
Kanta Jaunari
ospetsu baita
egitetan,
jakin bezate
lur-mugetan.-R/.
Deiadar pozez
Siongo denok:
Zure+erdian
dago+Israelgo
santu+handia.-R/.
AINTZA
“Aintza, aintza, aleluia” (3)
abestu Jaunari.
Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun
maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.-R/.
SALMOA
Jaunari kantu,
ona baita,
hain du handia
bere betiko
errukia.
Goretsiko zaitut, Jauna,
onik atera nauzulako.
Jauna, leizetik nire bizia
atera duzu,
zulora doazenengandik
bizirik gorde nauzu.
Jaunari kantu,
ona baita,
hain du handia
bere betiko
errukia.
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
Piztu da Kristo,
gauza guztiak egin zituena,
eta gizadiaz
erruki izan duena.- R/.
SINESTEN DUT
Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut,
indartu zuk
nire sinesmena.
SANTU (Bened 112)
Santu, santu santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan!
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan!
Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan!
GURE AITA
Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.
JAUNARTZEA
Jauna, gure Jainkoa, BEDEINKATUA ZU!
Zeru-lurren egile, BEDEINKATUA ZU!
Guztien Salbatzaile, BEDEINKATUA ZU!
“Gure jabe zara-ta BEDEINKATUA ZU!” (2).
Jesus Jainko Semea, BEDEINKATUA ZU!
Guregatik hil zara, BEDEINKATUA ZU!
Aitak piztu zaitu-ta, BEDEINKATUA ZU!
“Gure artean zaude, BEDEINKATUA ZU!” (2)
Espiritu Santua, BEDEINKATUA ZU!
Bizian bizigarri, BEDEINKATUA ZU!
Poz-emaile bikaina, BEDEINKATUA ZU!
“Malkoetan pozgarri, BEDEINKATUA ZU!” (2)
AZKENA
Zeru-lurren Erregina:
Aleluia! Aleluia!
Piztu zaigu Jesus Jauna:
Aleluia!
Zuregandik sortu dena:
Aleluia!
Hilobitik zutitu da:
Aleluia!
Zeru-lurren Erregina:
Aleluia! Aleluia!
Piztu zaigu Jesus Jauna:
Aleluia!