Urteko 5. igandea C ABESTIAK 2016-02-07

SARRERA

Goazen elkarturik
piztuta fedea
argitan zabalik
maitasun bidea.

Entzun dezagun apaltasunez
entzun dezagun Jaunaren hitza.
Bere hitzetan, gure egia,
gure indarra, gure bizitza.-R/.

Gurekin dugu, maisu ta lagun,
gurekin dugu, gurekin Jauna,
egin dezagun, zuzentasunez,
ta maitasunez bere esana.-R/.

Zuzentasunez egin dezagun,
maitasun bide zabal argia,
gure anaiei lagundu beti,
emanez eskua ta ogia.- R/.

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMO

Jaunari kanta
ona baita;
hain du handia
bere betiko
errukia.

Jauna, bihotz-bihotzez
dizkizut eskerrak emango,
nire hitzak
entzun dituzulako.
Eresi egingo dizut
aingeruen aurrean,
ahuspeztuko naiz
zure jauretxe santuan.

Jaunari kanta
ona baita;
hain du handia
bere betiko
errukia.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia!

Zatozte nirekin –dio Jaunak-
eta giza arrantzale
egingo zaituztet.

Aleluia, aleluia, aleluia!

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU (Bened 116)

Santu, santu, santua.
Santu, santu, santua.
diren guztien / Jainko Jauna.
Santu, santu, santua.
Zeru lurrak beterik dauzka zure distirak.
Hosanna zeru goienetan.
Hosanna zeru goienetan.
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna zeru goienetan.
Hosanna zeru goienetan.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi Zure izena;
etor bedi Zure erreinua,
egin bedi Zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Zu, itsas ertzera zatoz,
agindu ta dirudunak utzirik,
niri deitzera bakar-bakarrik

Jauna, begiratu didazu,
Nire izena pozikan esan duzu,
hondarretan utzi dut nik txalupa,
itsaso berri baten bila.

Zuk zer dudan badakizu,
nire txalupan ez dago altxor(ra)rik
sare ta lana bakar-bakarrik.

Jauna, begiratu didazu,
Nire izena pozikan esan duzu,
hondarretan utzi dut nik txalupa,
itsaso berri baten bila.

Zuk dakizu ez naizela,
ez aberats, ez ere jakintsu,
baina naizena zurea nauzu.

Jauna, begiratu didazu,
Nire izena pozikan esan duzu,
hondarretan utzi dut nik txalupa,
itsaso berri baten bila.

AZKENA Lourdesko Andre Mariari (2016-02-11)
(doinua eta partitura: Cantoral Religioso de Loyola, 604. or.)

1.-Lourdesko Andere / zara zu, Ama;
zeruan ez zara / preso kartzelan.

2.- Lurrera etorri / nahi+izan duzu,
esperantza guri / beti ekarriz.

Agur, agur, agur, Maria,
agur, agur, Andre Maria.

3.-Jesusek Arnasa / zizun ezarri,
Mendekostekoan / hartaz zu betez.

4.-Bihotza gainezka / senti zenuen;
bihotz betetikan / zuk gu na(h)i betez.

Agur, agur, agur, Maria,
agur, agur, Andre Maria.

5.-Esperantzaz bete / gatoz zugana,
arnastu gaitzala / gu ere Hatsak.

6.-Lagunak gogoan, / zu bidelagun,
esperantzaz kutsa / beti ditzagun.

Agur, agur, agur, Maria,
agur, agur, Andre Maria.

7.- Lourdesen zu, Ama, / izan Izarra,
Magoek ikusi / bezain argia.

8.-Hats-etxola zaren / zure gainean
nabari dezagun / zure Semea.

Agur, agur, agur, Maria,
agur, agur, Andre Maria.

9.-Esperantza+iturri / benetakoa
huraxe baitugu / bakar-bakarrik.

10.-Andere Maria / izan zu beti
Elizan eredu, / fede+esperantza.

Agur, agur, agur, Maria,
agur, agur, Andre Maria.