Urteko 4. igandea C ABESTIAK (2016-01-31)

SARRERA

Jainko gizon eginari
agur, ospe, onespena;
“Jesu Kristo erregeri
esker, otoitz, maitasuna” (2).
Mundu guztiak bete dezala
Jesu Kristoren legea,
mundu guztira heldu dadila,
harek dakarren argia.

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Nire ahoak iragarriko du,
Jauna, zure salbamena.
Zugana biltzen naiz, Jauna,
ez nadin lotsa sekula.
Zuzena zarenez gero,
aska eta onik atera nazazu,
itzul nigana belarri hori
eta salba nazazu.- R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia!
Behartsuei berri ona ematera
bidali nau Jaunak,
gatibuei askatasuna
hots egitera.- R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU Santu santu santua Santu santu santua (Bened 116)

Santu, santu, santua.
Santu, santu, santua.
diren guztien / Jainko Jauna.
Santu, santu, santua.
Zeru lurrak beterik dauzka zure distirak.
Hosanna zeru goienetan.
Hosanna zeru goienetan.
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna zeru goienetan.
Hosanna zeru goienetan.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi Zure izena;
etor bedi Zure erreinua,
egin bedi Zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Sinesten dut, Jauna,
sinesten dut!
Bihotz barrenean
gorderik zaitut
Nahigabean ere
hauxe esango dizut
Sinesten dut, Jauna,
sinesten dut!

Itxaro dut, Jauna,
itxaro dut!
Zugan uste du(e)nik
uzten ez duzu
Poz ta atsekabean
dei egingo dizut
Itxaro dut, Jauna,
itxaro dut!

Maite zaitut, Jauna,
maite zaitut!
Naizen oso-osoa
zuri damaizut
Zurekin zerura
bizitzera nahi dut
Maite zaitut, Jauna,
maite zaitut!

AZKENA

Zeru eta munduak
zurekin pozturik.
Kanta-kantari daude
bihotzak suturik.
Agur, agur, agur Maria,
Agur, agur, guztiz garbia.