Eguberri eguna C ABESTIAK 2015-12-25
SARRERA
Hator, hator, / Jesus, etxera,
mundua maitez betetzera,
gizon-andre / elkartutzeko
Joseren ta / amaren ondoan,
Hirekin eta / santu denekin
poz betean / bil gaitezen.
Guztiz alai denok,
gogotik hartuko haugu,
gurean bizi hadila
gurean bizi hadila
Aupa, pozik, pum!
Gure bizi poza
izan hi hadin.
Hator, hator, / Jesus, etxera,
mundua maitez betetzera,
gizon-andre / elkartutzeko
Joseren ta / amaren ondoan,
Hirekin eta / santu denekin
poz betean / bil gaitezen.
AINTZA
“Aintza, aintza, aleluia” (3)
abestu Jaunari.
Norbait larri eta estu
zure beharrez bada,
emaiozu neurri gabe
maitasun besarkada,
hurkoari on eginez
Jainkoa goresten da,
zinez denok maita.
SALMOA
Mundu guztian
da zabaldu
Jaunak gaitula
gu salbatu.
Kanta Jaunari
kantu berri,
harek eginak
denak baitira
harrigarri.
Mundu guztian
da zabaldu
Jaunak gaitula
gu salbatu.
Bere indarrez
da garaile,
beso santuaz
bera munduan
Jaun ta jabe.- R/.
ALELUIA
Kanta dezagun denok
hau da egun alaia,
Jesus jaio da eta
kanta. Aleluia!
Egun santu bat
zabaldu zaigu.
Zatozte herriak
gurtu ezazue Jauna.
Argi handi bat
jaitsi baita gaur lurrera.-R/.
SINESTEN DUT
Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
Sinesten dut.
SANTU
Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.
GURE AITA
Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi Zure izena;
etor bedi Zure erreinua,
egin bedi Zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.
JAUNARTZEA
Gora, gora, gora hots egin
alaitasun ta txaloekin,
guztiak poztu, eragin.
Agertu da Jaungoikoa
Mariagandik sortua.
Gazteak, arren, abestu;
jaioberria goraldu,
ahots batez eupatu.
Agertu da Jaungoikoa
Mariagandik sortua.
Izan bedi onetsia
gizonen salbatzailea,
hobenen kentzailea.
Agertu da Jaungoikoa
Mariagandik sortua.
AZKENA
Zatozte, kristauak,
bihotzak pozturik,
zatozte guztiok Belenera
jaio den gure Jesus ikustera.
“Jauna gurtu dezagun” (3),
ahuspezturik.