Abendualdiko 3. igandea C ABESTIAK 2015-12-13

SARRERA

Kanta zagun guztiok
bihotza betean,
gure salbatzailea
etorri artean.
Gauaren erdian da
entzun deiadarra,
erne egon gaitezen,
badator senarra.

Kanta zagun guztiok
bihotza betean,
gure salbatzailea
etorri artean.
Nausia badator ta
lapurra bezala,
Jaunaren zain guztiok
aurkitu gaitzala.

SALMOA

Gure artera betor, Jauna,
zure betiko bihotz ona.

Hara, Jainkoa da nire salbatzaile;
Badut uste on eta ez naiz beldur.
Jauna baita nire indar eta kemen,
bera izan da nire salbamen.

Gure artera betor, Jauna,
zure betiko bihotz ona.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Jaunaren espiritua niregan dago,
behartsuei berri ona ematera bidali nau.

Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut.

SANTU

Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Hosanna, hosanna, hosanna
zeru goienetan.
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, hosanna
zeru goienetan.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

JAUNA GURE JAINKOA (Bedeinkatua Zu) (Gora Jainkoa-7)

Jauna, gure Jainkoa, bedeinkatua Zu!
Zeru-lurren Egile, bedeinkatua Zu!
Guztien Salbatzaile, bedeinkatua Zu!
Gure Jabe zara ta, bedeinkatua Zu!
Gure Jabe zara ta, bedeinkatua Zu!

Jesus, Jainko Semea, bedeinkatua Zu!
Guregatik hil zara, bedeinkatua Zu!
Aitak piztu zaitu ta, bedeinkatua Zu!
Gure artean zaude, bedeinkatua Zu!
Gure artean zaude, bedeinkatua Zu!

Espiritu Santua, bedeinkatua Zu!
Bizian bizigarri, bedeinkatua Zu!
Poz-emaile bikaina, bedeinkatua Zu!
Malkoetan pozgarri, bedeinkatua Zu!
Malkoetan pozgarri, bedeinkatua Zu!

AZKENA

Agur, Jesusen Ama,
Birjina maitea;
Agur itsasoko izar
Distiratzailea.
Agur zeruko eguzki
Pozkidaz betea;
Agur bekatarien
Kaia ta estalpea. (bis

Baina zugandik alde
Bihotzak ezin du
Zuregana dijoa
Zugan bizi nahi du
Birjin berdin-gabea
onetsi nazazu
Agur Ama nerea,
Agur, agur, agur (bis)