Abendualdiko 2. igandea C ABESTIAK 2015-12-06
SARRERA
Bakea ta justizia
bidali, mundura, Jauna,
zure jaiotzak gugana
bekar poza, zoriona.
Zatoz, Jauna,
zatoz lurrera,
zure herri
hau salbatzera.
SALMOA
Asko lagundu diguzu, Jauna.
Hau da poza guk daukaguna.
Jaunak Siongo atxilotuak erakartzean,
bageunden amets antzean.
Orduan bete zitzaigun ahoa barrez,
geure mihia gorazarrez.- R/.
ALELUIA
Aleluia, aleluia.
Urra ezazue bidea Jaunarentzat,
zuzendu haren bidexkak;
eta ikusiko dute guztiek
Jaungoikoaren salbamena.
Aleluia, aleluia.
SINESTEN DUT
Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.
SANTU Hosanna, hosanna (Santu santu santua) (Bened 127)
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.
Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.
GURE AITA
Gure aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.
JAUNARTZEA (Bened 156)
Kanta zagun guztiok
bihotza betean,
gure salbatzailea
etorri artean
Gauaren erdian da
entzun deiadarra,
erne egon gaitezen,
badator senarra.
Kanta zagun guztiok
bihotza betean,
gure salbatzailea
etorri artean
Nausia badator ta
lapurra bezala,
Jaunaren zain guztiok
aurkitu gaitzala
AZKENA
Nire ama, txit laztana,
ni zuretzat har na(za)zu,
“lagundu (e)ta gorde beti,
zeruratu nazazu” (2).