Urteko 24. igandea B ABESTIAK (2015-09-13)
SARRERA BAT DENON JAUNA BAT SINESMENA Bened 423
(honen antzekoa da “Kristorekin guk fede bera” in GORA JAINKOA-2,93; Bened 723)
R/. Bat denon Jauna,
bat sinesmena,
bataio bakar bat,
ta bat Jainko ta Aita.
1.-Bakearen lokarriz Espiritu bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.
2.-Espiritu batean gorputz bat garen guztiok,
abestuz aitortzen dugu: R/.
3.-Kristorengan itxaropen bakar bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.
AINTZA GLORIA GLORIA IN EXCELSIS DEO (Gora Jainkoa-7,20)
R/.-Gloria! Gloria! in excelsis Deo!
Gloria! Gloria! in excelsis Deo!
1.-Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako,
gora zu,
bedeinkatua zu.
Gorespen zuri,
ahuspez agur,
eskerrak zuri.
Jainko Jauna, / zeruko Errege
Jaungoiko Aita
guztialduna. R/.
2.-Jauna, Seme bakar, Jesu Kristo,
Jainko Jauna, Jainkoaren bildots,
Aitaren seme
zuk kentzen duzu munduko bekatua,
erruki, Jauna.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
entzun gure deia.
Aitaren eskuinaldean jarririk zaude Zu,
erruki, Jauna. R/.
3.-Zu bakarrik, [-1] Santua.
Zu bakarrik [-1] Jauna.
Zu bakarrik Goi-goikoa, Jesu Kristo,
Espiritu Santuarekin,
Jainko Aitaren argitan. Amen. R/.
SALMOA Mintzo eta kantu 2015 urteko 10/6
Ibiliko naiz
zure aurrean,
bizi direnen
lur zabalean.
Maite dut Jauna baitu entzuna
nire eskariaren oihartzuna.
Itzuli baitu nigana belarria,
dei egin diodan egunean.
Ibiliko naiz
zure aurrean,
bizi direnen
lur zabalean.
ALELUIA Mintzo eta kantu 2015 urteko 10/7
Aleluia, aleluia, aleluia.
Jainkoak libra nazala arrotzetik,
Jesu Kristo gure Jaunaren gurutzean izan ezik.
Gurutze horretan gurutziltzatua dago
mundua niretzat, eta ni munduarentzat.
Aleluia, aleluia, aleluia.
SINESTEN DUT
Sinesten dut,
sinesten dut.
SANTU
Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna zeru goienetan!
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna zeru goienetan!
GURE AITA
Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.
JAUNARTZEA
Jesus maitea zen azken afarian,
Bera eman nahirik ardo ta ogian,
guretzat zelarik hiltzeko aurrean,
maitasunak zeukan bihotza mendean.
R/. Gurtu zagun beti
Jesus Jainko Jauna
sakramentu hontan
gurekin dagoena.
Apostoluei minez esan die:
“Ni gaur saldua naiz bihar hilko naute.
Aitarenganako denbora zait bete.
Hona orain zenbat zaituztedan maite”.-R/.
Ogia harturik mintzo da Jainkoa:
«Hau da nire Gorputz, zuek jatekoa».
Orobat harturik ontzian ardoa:
«Hau da nire Odol isuritzekoa».-R/.
Jan-edan zazue guztiok hontatik,
zuekin bat nadin izan oraindanik.
Egizue gero egin dedana Nik,
nire gaurko hitzak gogoan izanik.-R/.
AZKENA Agur Jainkoaren ama maite ederra (Loiola, 615) (Bened 549)
1.-Agur, Jainkoaren
ama maite ederra,
zeruko atea,
itsasoko izarra (bis).
3.1-Itsuak argitu,
lotuak askatu,
ongiak eman ta
gaizkiak hondatu (bis).
3.2.-Eva-ren izena
aldatua duzu,
eta Jaunarekin
baketu gaituzu (bis).
4.-Bekatu-kateak
hautsi, arren, guri,
gaitzak kendu eta
grazia isuri (bis).