Urteko 19 igandea B ABESTIAK 2015-08-09
SARRERA BAT DENON JAUNA BAT SINESMENA Bened 423
(honen antzekoa da “Kristorekin guk fede bera” in GORA JAINKOA-2,93; Bened 723)
R/. Bat denon Jauna,
bat sinesmena,
bataio bakar bat,
ta bat Jainko ta Aita.
1.-Bakearen lokarriz Espiritu bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.
2.-Espiritu batean gorputz bat garen guztiok,
abestuz aitortzen dugu: R/.
3.-Kristorengan itxaropen bakar bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.
AINTZA
“Aintza ta aintza
zuri Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan” (2).
Goresten zaitugu zu,
Zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, Aita zerukoa.
SALMOA
Txasta ezazue ta ikus
zein samur den Jauna.
Bedeinka dezadan aldi oro Jauna,
Nire ahoan beti haren gorespena.
Gailendu bekit bihotza Jaunarekin,
poztu bitez apalak hori entzutearekin.
Txasta ezazue ta ikus
zein samur den Jauna.
ALELUIA
Aleluia, aleluia.
Ni naiz ogi bizia,
zerutik jaitsia
–dio Jaunak-,
ogi honetatik
jaten duena
betiko biziko da.
Aleluia, aleluia.
SINESTEN DUT
Sinesten dut,
sinesten dut.
SANTU
Santu, Santu, Santua, Aita,
Santua Espiritua,
Santua ere Jainko Semea,
Jesus Belenen sortua.
Zeru ta lurrak zure distiraz
ondo daude argituak.
Gora ta gora Jaungoiko Jauna,
zaitez, bai, bedeinkatua:
zure izena izan dadila
lur-zeruetan goratua.
GURE AITA
Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.
JAUNARTZEA
Sinesten dut, Jauna,
sinesten dut!
Bihotz barrenean
gorderik nahi zaitut.
Nahigabean ere
hauxe esango dizut.
Sinesten dut, Jauna,
sinesten dut!
Itxaro dut, Jauna,
itxaro dut!
Zugan uste du(e)nik
uzten ez duzu.
Poz ta atsekabean
dei egingo dizut.
Itxaro dut, Jauna,
itxaro dut!
Maite zaitut, Jauna,
maite zaitut!
Naizen oso-osoa
zuri damaizut.
Zurekin zerura
bizitzera nahi dut.
Maite zaitut, Jauna,
maite zaitut!
AZKENA
Gure ondoan, Jauna,
egon zaitez beti,
Zu zara gure bide
eta gure bizi.