Urteko 16. igandea B ABESTIAK 2015-07-19

SARRERA

Zein gozo (e)ta eder den
guztiok elkartu
eta denok batera
Jainkoa goratu.
Gora bihotzak eta
guztiok egin kantu,
Jainkoak bere eskuz
salbatuko gaitu.

AINTZA

“Aintza, aintza, ALELUIA” (3)
abestu Jaunari.
Norbait larri eta estu
zure beharrez bada,
emaiozu neurri gabe
maitasun besarkada,
hurkoari on eginez
Jainkoa goresten da,
zinez denok maita.

SALMOA

Jauna dut artzain,
ez naiz ezeren
beharrean.

Jauna dut Artzain
ez naiz ezeren beharrean,
larre guritan etzanarazten nau. Atsedenezko iturrira narama,
eta hor birbizten dit barrena.
Banarama bidezidor zuzenetatik,
bere izenagatik.

Jauna dut artzain,
ez naiz ezeren
beharrean.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.
Nire ardiek aditzen dute
nire mintzoa –dio Jaunak-;
nik ezagutzen ditut,
eta haiek ondotik datozkit.
Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena
SANTUA, SANTU, SANTUA ZARA
Jaungoiko gure Jaun onena,
Zeru ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena,
«HOSANA zuri zeru goietan,
HOSANA ta gorapena,
bedeinkatua orain ta beti
guregana datorrena» (2).

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Zu zara Jainko salbatzailea,
argi dagigun argia;
gure oinarri zaren harkaitza
aterpe babesgarria.

R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.

Pozik gabilzke ur ateratzen
biziaren iturritik.
horren indarrak baitu pertsona
berpizten hilen artetik.

R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.

Gorets beza lur osoak Jauna,
kanta harek egin lana.
Bai harrigarri dela herrian
salbatzaile dugun Jauna. R/.

R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.

AZKENA

Jainkoaren Ama, Ama guztiz ona,
“zaitugu maite beti, beti” (2)

Gure esker gaiztoek
zure bihotza dute erdiratzen samurra baita.
Gutaz izan (e)zazu
beti errukia, beti, beti.