Andre Mariaren zeruratzea ABESTIAK 2021-08-15
SARRERA
Abestu dezagun denok / misterio handiena:
garaiturik heriotza, / piztu da Jesus Jainkoa.
Aleluia! Aleluia! / Hilobitik piztu Jauna!
Aleluia! Aleluia! / Hilobitik piztu Jauna!
AINTZA (Peña. Bened 88)
Aintza zeruetan Jaungoikoari.
R/.-Aintza, Zuri, Jauna,
ta eskerrak Zuri
Eta bakea lurrean / haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako / gora Zu, bedeinkatua, Zu,
gorespen zuri, ahuspez, agur, / eskerrak zuri.-R/.
Jainko Jauna, zeruko Errege, / Jaungoiko Aita guztiahalduna,
Jauna, Seme bakar, Jesu Kristo, / Jainko Jauna,
Jainkoaren Bildots, / Aitaren Seme.- R/.
Zuk kentzen duzu / munduko bekatua,
erruki, Jauna; / Zuk kentzen duzu
munduko bekatua, / entzun gure deia,
Aitaren eskuinaldean / jarririk zaude Zu, Erruki Jauna.-R/.
Zu bakarrik Santua, / Zu bakarrik Jauna,
Zu bakarrik goi-goikoa / Jesukristo,
Espiritu Santuarekin / Jainko Aitaren argitan. Amen.- R/.
SALMOA
R/.-Gure+erregina / zure+eskuinean / dago zutik.
Erregeen alabak bidera datozkizu,
Erregina, Ofirko urrez apaindurik,
zure eskuinean dago zutik.-R/.
ALELUIA
Aleluia aleluia aleluia.
Maria zeruetara jasoa izan da,
pozik daude aingeruak.-R/.
SINESTEN DUT
Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.
SANTU
Kanta dezagun aingeruekin / zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara, / Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute, / goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan, / Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti / guregana datorrena.
GURE AITA
Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
ez gaitzazu tentaldian erortzen
baina atera gaitzazu gaitzetik.
JAUNARTZEA
Jauna gure Jainkoa, // bedeinkatua zu!
Zeru-lurren egile, // bedeinkatua zu!
Guztien salbatzaile, // bedeinkatua zu!
Gure jabe zara ta, // bedeinkatua zu!
Gure jabe zara ta, // bedeinkatua zu!
Jesus, Jainko Semea, // bedeinkatua zu!
Guregatik hil zara, // bedeinkatua zu!
Aitak piztu zaitu ta, // bedeinkatua zu!
Gure artean zaude, // bedeinkatua zu!
Gure artean zaude, // bedeinkatua zu!
Espiritu Santua, // bedeinkatua zu!
Bizian bizigarri, // bedeinkatua zu!
Poz-emaile bikaina, // bedeinkatua zu!
Malkoetan pozgarri, // bedeinkatua zu!
Malkoetan pozgarri, // bedeinkatua zu!
AZKENA
Agur, Jesusen Ama, / birjina maitea.
Agur, itsasoko izar / distiratzailea.
Agur, zeruko eguzki / pozkidaz betea.
Agur, bekatarien / kaia eta estalpea (2).
Baina zugandik alde / bihotzak ezin du,
Zuregana dijoa, / Zugan bizi nahi du.
Birjin berdingabea, / onetsi nazazu,
agur, Ama nirea, / agur, agur, agur.