Santiago apostolua ABESTIAK 2021-07-25
SARRERA
Apostoluak mendi gainean
Jesusek bildu zituen.
Han azken hitzak esan ondoren,
Aitarengana igo zen.
Kristo sartu da zeruetan:
Gauden kantuz: bat / poz handitan,
Kristo baitan.
Aitarengana zaigu joan,
dagoen argira bildu gaitzan.
AINTZA
“Aintza, aintza, aleluia” (3) / abestu Jaunari.
Elkar maite izateak garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan baitijoa bizitza.
Jainko berak eman digun maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.- R/.
SALMOA
Malkoz erein bazuten, / Pozez bilduko dute.
Jaunak Siongo atxilotuak erakartzean,
bageunden amets antzean.
Orduan bete zitzaigun ahoa barrez,
geure mihia gorazarrez.- R/
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
Gure Elizaren izar dirdaitsu, Santiago apostolua:
zure gorputza bakean dago;
zure aintza gure artean bizi da.- R/.
SINESTEN DUT
Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.
SANTU
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.
Santu, santu, santua, / diren guztien Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka zure distirak.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.
Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.
JAUNARTZEA
1.Jauna gure Jainkoa, bedeinkatua zu! / Zeru-lurren egile, bedeinkatua zu!
Guztien salbatzaile, bedeinkatua zu! / Gure jabe zara ta, bedeinkatua zu!
Gure jabe zara ta, bedeinkatua zu!
2.Jesus, Jainko Semea, bedeinkatua zu! /Guregatik hil zara, bedeinkatua zu!
Aitak piztu zaitu ta, bedeinkatua zu! / Gure artean zaude, bedeinkatua zu!
Gure artean zaude, bedeinkatua zu!
3.Espiritu Santua, bedeinkatua zu! / Bizian bizigarri, bedeinkatua zu!
Poz-emaile bikaina, bedeinkatua zu! / Malkoetan pozgarri, bedeinkatua zu!
Malkoetan pozgarri, bedeinkatua zu!
AZKENA
1.-Guztiok bat eginda, bihotza poz gainezka,
abes dezagun bada Mariren ontasuna. / Andre Maria.
2.-Jesus piztu zenean zer poza bihotzean,
lili zabal dirudi Jesus delako bizi. / Andre Maria.