martes, 17 de marzo de 2020
Otoitz sarea josi daigun

Eguerdiko 12etan parrokiko kanpaiak joko dabe. Ordu horretan, etxean ala lanean egon, bakarrik ala familian, danok egin otoitz bat. Parrokia itxita egonda be, danok bat egin otoitzean. Orma bako eleizea osatzen dogu.

Atzo [2020-03-16] hasi genduan Otoitz sarea josi daigun eta hainbat partehartzaile izan ditu. Hiru sugerentzia jaso doguz:
1.- Zergaitk ez egin danok ordu berean.
2.- Edadeko jende askok ez daiela internet edo guasap erabiltzen eta zergaitik ez erabili aintzinako interneta, hau da, kanpai hotsak?
3.- Zergaitik ez ipini otoitzak eta gidoiak gaztelaniaz be bai.

Horrek guztiak kontuan hartuz, hauxe da proposamena:

Eguerdiko 12etan parrokiko kanpaiak joko dabe. Ordu horretan, etxean ala lanean egon, bakarrik ala familian, danok egin otoitz bat. Parrokia itxita egonda be, danok bat egin otoitzean.

Otoitza hau edo besteren bat izan daiteke:

Jesus lagun eta Jainko Ona:
Gaixo barri honegaz ikaratuta, bakartuta eta lur jota gagoz.
Baina zugan jarri gura dogu gure konfiantza.
Gaixoak osatzera etorri zinan horrek
ondo ezagutzen dozu gure egoera.
Gogoan izan gaixo honek hildakoak, gaixotutakoak eta euren familiak.
Gogoan izan gaixoak jagotzen dabezan osasun langileak eta boluntarioak.
Gogoan izan gaixoaren kontra ikertzen dabizen zientifikoak.
Gogoan izan gure agintariak, neurri hain gogorrak jartzeko unean.
Gogoan izan gure etxekoak eta familiak.
Gogoan izan egunotan bakarrik dagozanak edo etxe bakoak.
Gogoan izan hildakoen familiei laguntzen deutsen abadeak, erlijiosak eta laikoak.
Ez itzi etsipenean eta egoismoan jausten.
Arratiako Ama: otoitz gure alde!

Gure Aita, eta Agur Maria…

Umeentzat

Klikatu hemen clic aquí

1. eguna

Josi daigun otoitz sarea. Beste herritarrak legez bakartuta gagozan egunotan, batu gaitezen otoitzean. Proposamena oso erreza da. Familian edo bakarka otoitz hau egin egunero, gaixo honek jotako eta euren familiak gogoan izanik, eurek jagoten dabezanak, osasuna zaintzen dabenak eta birusa borrokatzen…
Eta gura dozuenok, konpartidu ekimen hau familia edo persona ezagun bati bialduz sare sozialen bitartez. Iturriak ura emoten dauan lez zabaldu daigun otoitzaren ura. Iturri zaharreko ur barria.

Jauna,
errukiaren tresna egin nagizu

Jauna,
bedeinkatu nire adimena,
nire hurkoaren beharrei adi egon nadin,
axolagabekerian jausi gabe.

Jauna,
bedeinkatu nire begiak,
sufritzen dauen aurpegian
zurea ikusi dagidan,
barruo argi eta altxorrera heldu nadin.

Jauna,
bedeinkatu nire belarriak,
entzuteko egarri diren ahotsak aditu
eta berba gabeko esangurak erantzuteko.

Jauna,
bedeinkatu nire eskuak,
itxiak edo hotzak izan ez daitezen,
premian dagoen lagunari
berotasuna eta hurbiltasuna eskaintzeko gauza izan daitezen.

Jauna,
bedeinkatu nire ezpainak,
hitz hutsak ez esateko,
maite dauen bihotzaren
harrera eta ulermena adierazteko.

Gurasoentzat

Jesusek Gure Aita erakutsi zigun, otoitzerako eredu, eta eske-otoitza da burutik burura. Burutik burura? Agian ez. Aita (Aitatxo) esanez hasten da Gure Aita, hau da: maitasun samurra eta konfiantza sakona aitortuz, eta horixe da otoitzaren funtsa, horixe Gure Aitaren beraren muina; hasierako Aitak ematen dio otoitz osoari barne-giroa eta benetako zentzua.
Hitzik eta eskerik behar ez duen oinarrizko konfiantza xaloa da garrantzizkoena Gure Aita otoitz gorenean. Eta edozein otoitzetan.
Zertan ematen zituen Jesusek gau osoak mendian otoitzean (Lukas 6,12), Jainkoaren misterio hurbil eta gozoan “egoten” baizik, bere burua Jainkoarengan murgilduz, bere burua eta mezua konfiantzan onduz?
Konfiantza horrek egiten gaitu geure ahulezian sendo. Konfiantzak egiten gaitu, hain hauskorrak izanik, edozeri aurre egiteko gauza. Konfiantzak bihurtzen gaitu, hain erorkorrak izanik, zutik irauteko gai. Konfiantzak ematen digu, hain beldurtiak izanik, besteei laguntzeko adore. Konfiantzak garamatza geuregan sinestera eta besteei esku ematera, Jainkoa guztia guztietan izan dadin lagunduz.
Eta non leku hoberik, konfiantza hori ikasteko gurasoekin umeak egiten duen konfiantzaz beteriko otoitz gozoan baino? Egunotako otoitzak, horretan lagungarri balira, beterik legoke gure helburua: gurasoekin otoitzean.

Umeentzat