Eguberri eguna C ABESTIAK 2015-12-25

SARRERA

Hator, hator, / Jesus, etxera, / mundua maitez betetzera,
gizon-andre / elkartutzeko / Joseren ta / amaren ondoan,
Hirekin eta / santu denekin / poz betean / bil gaitezen.

Guztiz alai denok, / gogotik hartuko haugu,
gurean bizi hadila / gurean bizi hadila
Aupa, pozik, pum! / Gure bizi poza / izan hi hadin.- R/.

AINTZA

“Aintza, aintza, aleluia” (3) / abestu Jaunari.

Norbait larri eta estu / zure beharrez bada,
emaiozu neurri gabe / maitasun besarkada,
hurkoari on eginez / Jainkoa goresten da, / zinez denok maita.

SALMOA

Jauna, zure maitasuna
abestuko du betiren beti.

Berak deituko nau:
Zu zaitut Aita,
ene Jainko, nire salbamenaren
harkaitza. Gordeko
diot beti neure
maitasuna, zintzo
gordeko egin nion ituna.

Jauna, zure maitasuna
abestuko du betiren beti.

ALELUIA

Kanta dezagun denok / hau da egun alaia,
Jesus jaio da eta / kanta. Aleluia!

Egun santu bat / zabaldu zaigu.
Zatozte herriak / gurtu ezazue Jauna.
Argi handi bat / jaitsi baita gaur lurrera.-R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / Jauna, sinesten dut, / handitu Zuk nire sinesmena.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin / zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara, / Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute, / goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan, / Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti / guregana datorrena.

JAUNARTZEA

Gora, gora, gora hots egin / alaitasun ta txaloekin,
guztiak poztu, eragin.

R/.- Agertu da Jaungoikoa
Mariagandik sortua.

Gazteak, arren, abestu; / jaioberria goraldu,
ahots batez eupatu.-R/.

Izan bedi onetsia / gizonen salbatzailea,
hobenen kentzailea.- R/.

AZKENA

Zatozte, kristauak,
bihotzak pozturik,
zatozte guztiok Belenera
jaio den gure Jesus ikustera.

“Jauna gurtu dezagun” (3),
ahuspezturik.