Omenaldia Teresa andreari 1910-1997
2.- “Uste dut munduak gaur ez duela burua sano. Uste dut munduak gaur hainbeste sufritzen badu, etxean eta familia-bizitzan maitasuna txikia delako dela. Ez dugu astirik geure haurrentzat, ez dugu astirik besteentzat.
Ez dugu astirik batak bestearekin gozatzeko”. “Maitasuna sukaldean hasten da; maitasuna sukaldean bizi ohi da; horregatik da gaurko egunean halako sufrimendua eta halako zorion-falta… Ematen du jende guztiak bizi duela presa izugarri hori, garapen handiosak eta aberastasun handiosagoak lortu nahiz; modu horretan, haurrek denbora gutxi dute gurasoekin egoteko; gurasoek oso denbora gutxi dute haurrentzat. Eta horra: sukaldean hasten da hausten munduaren bakea”.
3.- POBRETASUNAZ: “Jainkoa dut ikusten gizaki bakoitzagan. Lepradunei zauriak garbitzen dizkiedanean, uste izaten dut, Jauna bera ari naizela garbitzen. Ez ote esperientzia polita?” — elkarrizketa 1974an.
“Hemen lapurreta ikusten dudanean, amorrua sentitzen du bihotzean. Ez dut onesten amorrua sentitzea. Baina saihestu ezin dudan zerbait da Etiopia ikustean.” — Washington 1984.
4.- Pobretasunik izugarriena, bakartasuna da, inork maite ez zaituela sentitzea”. Gaixotasunik handiena gaur egun, ez da, ez lepra, ez tuberkulosia, baizik sentitzea ez zarela aintzat hartua”. “Gose handiagoa da munduan, maitasunarena eta aintzat hartua izatearena, ogiarena baino”.
Batzuetan uste izaten dugu, pobretasuna soilik dela: gosea eta hotza izatea eta aterperik ez izatea. Aintzat hartua ez izatea, maitatua eta babestua ez izatea da pobretasunik handiena. Geure etxean hasi beharko genuke pobretasun-mota honi erremedioa ipintzen.”
5.- GERLAZ: “Sekula, orain arte, ez naiz egon gerla batean, baina ikusia naiz gosea eta heriotza. Galdetzen nion neure buruari, ‘Zer sentitzen du jende horrek hau egitean?’ Ezin ulertu dut. Denak dira Jainkoaren seme-alaba. Zergatik dute egiten hau? Ezin ulertu dut”. — Beirut 1982, borroka israeldar gudarostearen eta palestinatar gerrillaren artean.
Faborez aukera ezazue bakearen bidea. Aldi laburrean izan daitezte garaileak eta galtzaileak guztiok beldurra diogun gerla honetan. Baina horrek ezin zuritu izango du inoiz ere zuen armek eragingo duten sufrimendua, oinazea eta bizia galtzea.” — Gutuna AEBetako Georges Bush presidenteari eta Irakeko Saddam Hutssein presidenteari, 1991ko urtarrila.
6.- ABORTUAZ: Abortua, “asasinatu bat da… erraietan. Haur bat Jainkoaren erregalua da. Zuk zeuk nahi ez baduzu, ekardazu neuri“.
Bakearen suntsitzailerik handiena da abortua, zeren, ama batek bere semea edo alaba hil badezake, zer gelditzen zaigu guri, zuk ni eta nik zu hiltzea baizik? Ez zaigu hori besterik gelditzen”.
“Bai pobrea dela haur batek hil beharra duela erabakitzea, zu zeu nahi bezala bizi ahal izateko.”
7.- BERE BIZITZAKO LANAZ: Sentitzen dugu, egiten ari garena ur-tanta bat bakarrik dela ozeanoan. Baina ozeanoa ez litzateke hain betea egongo tanta hori gabe.” “Joan den egun batean amets egin nuen, zeruko atean nengoela. Eta San Pedrok esan zidala: ‘Zoaz Lurrera. Hemen ez da eskale-auzorik.'”“Miraria ez dugu lan hau egitea, baizik hori egiteaz zoriontsu sentitzea.”
8.- MAITASUNAZ: “Jendea juzkatzen hasten bazara, ez duzu astirik izango hura maitatzeko. “Pobreei maitasuna ematen saiatzen naiz, aberatsek diruaz lortzen ahal luketena. Ez, nik ez nuke ukituko lepradun bat mila libera esterlinagatik; halere, gogotik sendatuko nuke Jainkoaren maitasunagatik.” “Konturatu naiz paradoxa honetaz: gerta liteke, min emateraino maite baduzu, oinazerik ez izatea gehiago, baina bai maitasun handiagoa. “Ez dut batere seguru nolakoa izango den zerua, baina badakit, hil eta Jainkoak juzkatuko nauenean, EZ didala galdetuko: Zenbat gauza on egin duzu bizitzan? Baizik eta galdetuko didala: Nolako MAITASUNA ezarri zenuen egin zenuen hartan?”
9.- Sentitzea, ez zarela, ez aintzat hartua, ez maitatua, ez babestua, guztiek ahaztua zarela: uste dut gose handiagoa dela hori, pobretasun handiagoa dela hori, jateko ezer ez izatea baino.” “Ez uste izan, maitasunak, egiazkoa izango bada, ezohikoa izan behar duenik. Behar duguna, aspertu gabe maitatzea da”. Norbaiti irribarre egiten diozun bakoitzean, maitasun-egintza bat egiten duzu, erregalu bat lagun bati, gauza bikain bat. Lan onak kate-maila bat dira maitasun-kate bat moldatzeko.
10.- JAINKOAREKIKO ZERBITZUAZ: “Izan ezazu ustea gauza txikietan, haietan baitago indarra”. “Haietako bakoitza, Jesus mozorrotua da.” “Arkatz txiki bat naiz Jainkoaren eskuan: idatzi eta maitasun-gutun bat bidaliko du mundura. “Ez dut otoitz egiten arrakasta lortzeko. Leialtasuna dut eskatzen”. “Badakit, Jainkoak ez didala emango erabili ezin izango dudan ezer. Soilik nahi dut, ez dezala nigan konfiantza handiegirik ezarri”.
11.- “Jende askok nahasten du gure lana gure bokazioarekin. Jesus maitatzea da gure bokazioa”. “Jaun ezti-eztia, egin nazazu neure bokazioaren eta haren erantzukizun askoren duintasuna merezi izateko gai. Ez dezadala sekula hura desohoratu, hoztasuna, zurekiko zaletasun-falta edo pazientzia falta faboratuz”. “Solasaldi gutxiago izan beharko genuke; predikurako lekua ez da topaketa-leku. Zer egin hortaz? Har ezazu erratza eta garbitu norbaiti beste etxeren bat gehiago. Bizitza honetan ezin egin ditugu gauza handiak. Soilik gauza txikiak egin behar ditugu; samurtasun handiaz.”
12.- Kristoren argia ematen ez duten hitzek handitu egiten dute iluna”. “Ez gaitezela aserik sentitu, dirua ematen dugulako bakarrik. Dirua ez da aski. Dirua lor daiteke, baina zuen bihotzak maita ditzan beharra dute haiek. Beraz, isur ezazu zeure maitasuna ibiliko zaren leku guztietan”. “Jainkoa aurkitu beharra dugu, eta Jainkoa ez da aurkitzen zarata artean eta lasaitasuna falta den lekuan. Isiltasunaren adiskide da Jainkoa. Errepara iezaiozu naturari –arbola, lore, belar–, nola hazten den isiltasunean; erreparatu izarrei, ilargiari, eguzkiari, nola mugitzen diren isilik… Isiltasunaren beharra dugu, arimak ukitu ahal izateko”.
13.- “Geure bizitzaren bukaeran, ez digute galdetuko, ez zenbat diploma lortu ditugun, ez zenbat diru bildu dugun, ez zein gauza handi egin dugun. Hau izango dugu auzigaia: ‘Gose izan nintzen eta jaten eman zenidan; biluzik nengoen eta jantzi ninduzun; etxerik ez nuen eta aterpea eman zenidan’”.
14.- “Jesus ene Jainkoa dut. Jesus ene senarra dut. Jesus ene Bizia dut. Jesus dut ene Maitasun bakarra. Jesus dut neure Guztia!” Oraino Jesus bihotzean hartu ez baduzu, orain har dezakezu, otoitz labur hau eginez:
“Jesus maitea, sinesten dut Jainkoaren Semea zarela eta nire Salbatzailea. Zure maitasunaren beharra dut, neure erroreetatik eta gaiztakerietatik garbitzeko. Zure Argiaren beharra dut, iluntasun guztia atzera uzteko. Zure Bakearen beharra dut, neure bihotza bete eta asetzeko. Orain bihotza ireki nahi dizut, eta, mesedez eskatzen dizut, etor zaitezela nire bizitzara, eta eman diezadazula betiko biziaren zeure erregalua. Amen.
15.- “Gure maitasun-mezua entzuna izan dadin nahi badugu, bidali beharra dugu. Zuziak pizturik jarrai dezan nahi badugu, olioa ematen jarraitu beharra dugu